Euskadi.eus
  • 543/2013 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdi publikoa egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

543/2013 EBAZPENA, uztailaren 29koa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua zerbitzu eginkizunetan betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 3635
  • Xedapen-zk.: 543
  • Xedapen-data: 2013/07/29
  • Argitaratze-data: 2013/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Arabako Unibertsitate Ospitaleko Zerbitzu Medikoetako zuzendariorde mediko lanpostua betetzea beharrezkotzat jotzen denez, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, hirugarren arau orokorrean, eta uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori betetzeko deialdi publiko iragartzea erabaki du Zuzendaritza honek. Hona hemen.

OINARRIAK

Lehenengoa. Ebazpen honen bitartez, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendariorde mediko lanpostua betetzeko deialdia egiten da, eta bertara honako hauek aurkez daitezke: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionarioak, estatutarioak nahiz lan-kontratuko langile finkoak), Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak eta beste edozein pertsonak ere, baldintza hauek betez gero:

  1. Titulazio akademikoa: A1 Taldeko edozein lizentziatura unibertsitarioren jabe izatea.

  2. Bigarren hizkuntza-eskakizuna, derrigortasun-datarik gabe.

  3. Lan-esperientzia: 5 urteko esperientzia A1 Taldeari dagozkion eginkizunetan.

    Bigarrena. Interesdunek Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako eran ere aurkez daitezke eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek jasotzen dituen curriculum vitae aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Esperientzia lanbidean eta kudeaketa sanitarioan.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez ditzakete.

    Laugarrena. Deialdi hau Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearen ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

    Ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Osakidetzako Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 29a.

    Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,

    JESÚS MUÑOZ FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.