- EBAZPENA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko uztailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 161
- Hurrenkera-zk.: 3752
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/07/30
- Argitaratze-data: 2013/08/26
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2013ko ekainaren 4ean argitaratu zen EHAAn 2013ko maiatzaren 28ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko antzokietan egoitza-proiektuetarako laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu honen 13.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizaturik egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


