Euskadi.eus
  • 1220/2013 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1220/2013 EBAZPENA, uztailaren 30ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Emergentzietako zuzendari gerentearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 3688
  • Xedapen-zk.: 1220
  • Xedapen-data: 2013/07/30
  • Argitaratze-data: 2013/08/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Emergentzietako zuzendari gerente lanpostua hutsik dago. Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 27. artikuluan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, zuzendaritza nagusi honek, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa egitea erabaki du. Hona hemen horretarako

oinarriak

Lehenengoa. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentzietako zuzendari gerente lanpostua betetzeko ebazpen honen bitartez egiten den deialdira Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko zerbitzu sanitarioen erakundeei atxikitako langile finkoak (funtzionario, estatutario nahiz lan-kontratuko langile finkoak) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko nahiz bere erakunde autonomoetako funtzionarioak aurkeztu ahal izango dira. Hona hemen bete beharreko baldintzak:

  1. Unibertsitate-titulua edukitza.

  2. Eskarmentua izatea administrazioren eta kudeaketaren arloan.

    Bigarrena. Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Erakunde Zentraleko Giza Baliabideetako Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 10 egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera zenbatzen hasita. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira agiriak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa).

    Hirugarrena. Deialdi honetan parte hartu nahi duten izangaiek, eskabidearekin batera, honako hauek adierazten dituen curriculum vitaea aurkeztu beharko dute:

    Titulu akademikoak.

    Orain arte betetako lanpostuak.

    Lanean eta kudeaketa sanitarioan daukaten eskarmentua.

    Ikasketak, ikastaroak, ponentziak, argitalpenak, hizkuntzak eta egoki iritzitako beste edozein merezimendu.

    Eskabidearekin batera, eskatzen diren betekizunen eta aurkeztutako merezimenduen egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dituzte. Halaber, argitalpenak, txostenak edota egokitzat jotako beste edozein agiri ere aurkez dezakete.

    Laugarrena. Deialdi hau ebazteko, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuta.

    Bosgarrena. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko uztailaren 30a.

    Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

    JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.