- EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK erakundeari emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen aitorpena galdutzat jotzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko abuztuaren 12koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK erakundeari emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen aitorpena galdutzat jotzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 183
- Hurrenkera-zk.: 4056
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/08/12
- Argitaratze-data: 2013/09/25
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gizarte Gaiak
Testu legala
Azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren bidez, «Emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakundea» figura sortu zen, aukera-berdintasunen alde gizartean eta lan-munduan sor daitezkeen ekimenak indartzeko eta eremu horretan erakundeek egiten duten lana aitortzeko.
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2004ko abenduaren 28ko Ebazpenaren bitartez, Bilbao Bizkaia Kutxari emakumezkoen eta gizonezkoen aukera-berdintasunerako lankidetza erakundearen izaera onartu zen (2005eko otsailaren 3ko EHAA, 23. zenbakia).
Bilbao Bizkaia Kutxa-BBK, Caja Vital Kutxa y Gipuzkoa eta Donostiako Aurrezki Kutxa enpresen arteko fusioa dela eta, egoera balioetsita, eta «Emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakundea» izeneko figura sortzen duen azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuaren 6.3 artikuluan azarritakoa aztertu ostean, honako hau
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, hil biko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 12a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


