Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, ETRA Norte, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboa, 2012-2014 aldirakoa, erregistratu, gordailutu eta argitara dadila xedatzen duena (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86100101012013). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 13koa, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariarena, ETRA Norte, S.A. enpresaren hitzarmen kolektiboa, 2012-2014 aldirakoa, erregistratu, gordailutu eta argitara dadila xedatzen duena (hitzarmenaren kode-zenbakia: 86100101012013).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 190
  • Hurrenkera-zk.: 4196
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/08/13
  • Argitaratze-data: 2013/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Lana eta enplegua

Testu legala

Lehenengoa. Negoziazio-batzordeko ordezkariak REGCONen 2013ko abuztuaren 9an aurkeztu zuen aipatutako hitzarmenari buruzko derrigorrezko dokumentazioa.

Bigarrena. 2013ko abuztuaren 8an, hitzarmen horren Negoziazio-batzordeak hitzarmena erregistratzeko, gordailutzeko eta argitaratzeko izapideak egin behar dituen pertsona izendatu zuen.

OINARRI JURIDIKOAK

Lehenengoa. Langileen Estatutu Legearen 90.2 artikuluak (martxoaren 24ko 1/1995 Errege Dekretu Legegilea, 1995-03-29ko BOEn argitaratua) aurreikusten duen eskuduntza lan agintaritza honi dagokio, hitzarmen kolektiboen erregistroari buruzko urtarrilaren 25eko 9/2011 Dekretuak (2011-02-15eko EHAA) eta maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuak (2010-06-12ko BOE) xedatutakoaren ildotik Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 19/2013 Dekretuko 11.i artikuluak (2013-04-24ko EHAA) dionarekin bat etorriz.

Bigarrena. Sinatutako hitzarmenak betetzen ditu lehen aipatutako Langileen Estatutuari buruzko Legearen 85., 88., 89. eta 90. artikuluek xedatutako baldintzak.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Hitzarmena Euskadiko Hitzarmen Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko eta gordailutzeko agintzea, eta aldeei jakinaraztea.

Bigarrena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 13a.

Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria,

JOSÉ JAVIER LOSANTOS OMAR.

ETRA NORTE ENPRESAREN LAN-HITZARMENA (2012-2014)

Hitzaurrea

Lan-hitzarmen honen muina hitzarmenak hartzen dituen ETRA Norte enpresako langileen lan-baldintzak bermatuko dituen akordioa lortzea da gaur egun bertan lanean ari direnen lan-baldintzak eta baita etorkizunean arituko direnenak ere 2008-2011ko Bizkaiko Metaleko probintzia-mailako lan-hitzarmenetik haratago.

Gainera, hitzarmenaren indarraldia luzatzeko berme gehigarriak ezartzen dira, eta, ondorioz, izenpetzen den lan-hitzarmen berriaren baldintzak bi urte gehiagoz luzatzen dira 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera.

  1. Lan-hitzarmen honek ETRA Norte, S.A. enpresak Mungian (Bizkaia) eta Vitoria-Gasteizen (Araba) dituen langile guztiak bere eraginpean hartzen ditu.

  1. Hitzarmen hau alderdi negoziatzaileek sinatzen duten egunean sartuko da indarrean.

    Lan-hitzarmen honen indarraldia 2014ko abenduaren 31n amaituko da.

  2. Indarraldia amaitu ondoren, hitzarmenaren xedapenak indarrean egongo dira bi urtez edota bi alderdiek hitzarmena ordeztuko duen akordio berri bat izenpetzen duten arte, baldin eta akordioa aipatu bi urte horiek igaro baino lehen lortzen bada.

Lan-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, 2011ko soldata-taulak aplikatuko zaizkie eraginpean hartzen dituen langileei. Taula horiek Industria Siderometalurgikoaren Sektorerako Eraginkortasun Mugatuko Hitzarmen Kolektiboan daude jasota (2012ko otsailaren 23ko BAO).

Taula horietan ezarritako soldata-kontzeptuek honako igoerak izango dituzte:

2012an % 0.

2013an % 0,5 urte horretako urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin.

2014an, % 0,75.

Igoera hori honako soldata-kontzeptuei aplikatuko zaie:

Oinarrizko soldata, hitzarmen-plusa, pizgarri-gabeziagatiko plusa eta bermatutako gutxieneko soldataren osagarria.

Hitzarmen honen eraginpean dauden langileei, hitzarmen honen soldata-tauletan indarraldiko urte bakoitzerako ezarritako soldata errealak osotasunean eta urte osoa hartuz gainditzen badituzte, urteko soldata lehenago aipatutako ehunekoetan igoko zaie, eranskinean jasotzen den taulan agertzen diren kontzeptuetan; enpresak borondatez ordaindutako osagarri pertsonalek ez dute igoera hori izango.

2013ko urtarrilaren 1ean indarrean dauden soldata-taulak dokumentu honen amaieran jasota daude.

Lan-hitzarmen hau indarrean dagoela, lan toxiko, nekagarri eta arriskutsuak egiten dituzten langileei honako zenbatekoak ordainduko zaizkie benetako lanagatik:

Adierazitako zirkunstantzien arteko bakar bat gertatzen bada: 7,12 euro eguneko edo 0,92 euro orduko.

Bi zirkunstantzia gertatzen badira: 8,46 euro eguneko, edo 1,10 euro orduko.

Hiru zirkunstantziak gertatzen badira: 9,88 euro eguneko, edo 1,27 euro orduko.

  1. Gaueko hamarretatik goizeko seietara bitartean egiten dena gaueko lana izango da.

  2. Lan-hitzarmen hau indarrean dagoela, baldintza horietan lan egindako egun bakoitzeko 7,12 euroko plusa ordainduko zaio langileari, edo 0,92 euro orduko.

  1. Lana txandaka egiten bada, eta asteko sei edo zazpi eguneko txandak badira, larunbatetan, igandetan edo jaiegunetan lan egiteagatik honako osagarriak ordainduko zaizkie langileei:

    trafikoko guardia (Bizkaia):

    250 euro lan egindako larunbat bakoitzeko.

    250 euro lan egindako igande edo jaiegun bakoitzeko.

    90 euro lanegun bakoitzeko.

    argiteriako guardia (Bizkaia):

    40 euro lan egindako larunbat bakoitzeko.

    40 euro lan egindako igande edo jaiegun bakoitzeko.

    60 euro asteko (lanegunak, astelehenetik ostiralera).

    trafikoko guardia (Araba):

    40 euro lan egindako larunbat bakoitzeko.

    40 euro lan egindako igande edo jaiegun bakoitzeko.

    15 euro lanegun bakoitzeko.

    garraioko guardia (Bizkaia eta Araba):

    40 euro lan egindako larunbat bakoitzeko.

    40 euro lan egindako igande edo jaiegun bakoitzeko.

    60 euro asteko (lanegunak, astelehenetik ostiralera).

    Txanda-aldaketa:

    Txanda aldaketatzat hartzen da egunez lan egitetik arratsaldez edo gauez lan egitera pasatzea. Txandaz aldatzen den egunetan, lanaldi arrunta 6 ordukoa izango da.

    Hilabetea: 230 euro. Txanda batean bi astez jarraian jardutea nahikoa izango da hil osoko plusa jasotzeko eskubidea izateko.

    Astea: 3, 4 edo 5 egun aste berean: 100 euro.

    1 edo 2 lanegun: 75 euro.

    Gaueko txanda 03:00etan edo lehenago amaitzen bada, ordu horiek aparteko ordutzat hartuko dira, eta, beraz, hurrengo egunean 11:00etatik 15:00etara lan egin beharko da.

    Gaua kanpoan igarotzeagatiko plusa:

    28 euro gau bakoitzeko.

    Plus hori ordainduko da baldin eta lanagatik etxetik kanpo lo egin behar bada. Jatordu- eta ostatu-gastuak aparte ordainduko dira.

    Garraio bereziak:

    75 euroko plus finkoa.

    Aparteko orduak 22:00etatik aurrera ordainduko dira.

    Lanak egunez egiten badira, hau da, 22:00ak baino lehen, hurrengo eguneko lanaldia ohikoa izango da.

    Lanak gaueko 03:00ak arte luzatzen badira, 9 orduko atsedena hartuko da eta hurrengo eguneko lanaldia 11:00etatik 15:00etara izango da.

    Lanak gaueko 03:00ak baino beranduago amaitzen badira, hurrengo eguna jai hartuko da eta horren berri emango zaio arduradunari.

  2. Ezaugarri bereziak direla eta, erreten- edo guardia-sistema bat ezarri behar bada bezeroentzat, enpresaren beharrak edo bezeroenak betetzeko sor daitezkeen zirkunstantziagatik eta langileei abisua telefono mugikorraren bidez eman ahal izateko, soldata-osagarri bat ezartzen da, «erreten-osagarria» deiturikoa. Osagarri horren arabera, langilea enpresaren esanetara dagoen egun bakoitzeko 90 euro ordainduko zaizkio; bere zerbitzuen beharra baldin badago, horrez gain, egiten dituen lanorduengatik ordainduko zaio.

  1. Zerbitzu-urteak direla eta, aldian aldiko igoerak izango dituzte enpresako langileek; horren arabera, lan-hitzarmen honetan ezarritako soldata-taularen «antzinatasuna, bosturteko balioa» zutabean jasotako zenbatekoa kobratuko dute.

  2. Bosturtekoak zehazteko hasierako data langilea enpresan sartu den eguna izango da.

  3. Aldizkako igoeretarako antzinatasuna zenbatzeko, kontuan izango da enpresa berean zerbitzuan emandako denbora; horri dagokionez, langileak emandako zerbitzuen truke, edo zerbitzu eginkizunetan, lizentzietan edo lan-istripuak edo gaixotasunak eragindako bajan izanda langileak soldata edo lansaria jaso duen hilabete eta egun guztiak hartuko dira egiaz lan egindako eguntzat.

    Era berean, nahitaezko eszedentzian emandako denbora ere zenbatuko da; aitzitik, borondatezko eszedentzian emandako denbora ez da aintzat hartuko.

  4. Enpresan lan egindako urte guztien arabera zenbatuko da antzinatasuna, langilearen lanbide taldea edo -kategoria edozein izanik ere.

    Probaldian emandako zerbitzuak eta behin-behineko langileek emandakoak ere kontuan izango dira, baldin eta enpresako plantillako lanpostua betetzen badute; horrek ez du esan nahi enpresan jarraituko dutenik.

  5. Bosturtekoak betetzen dituen langile orok bosturtekoa bete eta hurrengo hilabetetik aurrera kobratuko du osagarria.

  1. Enpresako lan-hitzarmen honen eraginpeko langileek aparteko bi haborokin kobratuko dituzte urtero, eta honako egun hauetan jasoko dituzte:

    Uztailaren 15ean: 30 eguneko zenbatekoa.

    Abenduaren 22an, 30 eguneko zenbatekoa.

  2. Aparteko haborokinak oinarrizko soldata gehi langileak aparteko paga jasotzen duenean legokiokeen antzinatasunaren araberakoak izango dira.

  3. Haborokin horiek lan egindako denboraren arabera ordainduko dira, eta ordainsari bakoitza ordaintzen den urteko seihileko naturalen arabera hainbanatuko da.

  1. Hitzarmen honen eraginpeko langileek egutegiko 30 eguneko oporraldi ordaindua izango dute. Opor horiek enpresaburuaren eta langilearen artean adostuko dira, eta, ahal bada, ekainean, uztailean, abuztuan eta irailean hartuko dira.

  2. Enpresa batzuek itxi egiten dute oporraldiarekin batera; kasu horretan langileek orain arte hartu dituzten egunetan hartuko dituzte oporrak. Urteko oporraldi hori ordaindu egingo da, oporrak zein egunetan hartu diren kontuan izan gabe, eta hitzarmen hau sinatzen den eguna edozein dela ere. Oporrak txandaka hartzen direnean, txanda horiek txandakatu egin beharko dira nahitaez.

  3. Oporrak honako formula honen arabera ordainduko dira:

    Azken 90 egun naturaletako soldata erreala x 30 / 90

  4. 90 egun horietan langilea bajan egon bada gaixotasuna edo istripu baten ondorioz, edo ordaindu gabeko baimena hartu badu, bajak iraun duen egunak beste hainbeste alta-egunez ordeztuko dira (90 egin arte), hain zuzen ere aintzat hartutako aldiaren aurreko egunez, indarreko urtearen barruan.

  5. Langile guztien oporraldiak finkatu ahal izango dituzte enpresaburuen eta langileen legezko ordezkarien artean, bai segidan antolatutako txandetan, bai lan-jarduera guztiak bertan behera utzita; salbuespen bakarra mantentze, konponketa eta antzeko zereginak izango dira.

  1. Enpresaren premiak eraginda, enpresa edo lantokia dagoen lekutik beste herriren batera bidaiak edo joan-etorriak egin behar dituzten langileek soldataz gain, honako dieta hauek jasotzeko eskubidea izango dute lan-hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, baldin eta hori dela medio ezin badira etxera joan otorduetan edo lo egitera:

    Zazpi egun edo gutxiagoko irteerarako dieta osoa: 37,18 euro.

    Zazpi egun baino gehiagoko irteerarako dieta osoa: 35,86 euro.

    Bazkaria: 12,89 euro.

    Afaria: 9,31 euro.

    Gosaria: 1,88 euro.

  2. Enpresak langileak atzerrira bidali behar baditu, enpresa bera arduratuko da langileentzako bizilekua eta mantenua aurkitzeaz, eta enpresa bera arduratuko da, besteak beste, lekuz aldatzeak, ostatuak, mantenuak eta bidaiek sorturiko gastuak ordaintzeaz. Era berean, langileak Espainiatik kanpo emandako egun natural bakoitzeko 15,74 euroko dieta-osagarria jasoko du.

  3. Zirkunstantzia bereziak direla-eta lekuz aldatzeak eragindako gastuak dieten zenbatekoak baino altuagoak badira, enpresak ordaindu beharko du soberakina; aldez aurretik horren berri izan beharko du, eta ondoren, langileek justifikatu egin beharko dute. Ordainketa gehienez ere hilabeteko epean egingo da; bestela, egun horretatik aurrera diruaren legezko interesa ere ordaindu beharko da.

  4. Enpresaren beharrengatik, eta enpresak hala eskatuta, langileak bere ibilgailua erabili behar badu, kilometroko 0,32 euro ordainduko zaizkio.

  1. Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, lanaldia honako hau izango da:

    708 benetako lanordu urtean, lanaldi zatituan.

    688 benetako lanordu urtean, lanaldi jarraituan.

  2. Enpresak urtero-urtero egingo du lan-egutegia, langileen ordezkarien txostena jaso eta gero. Gainera, horren ale bat lantokian jarriko dute, erraz ikusteko moduan.

  3. Langileek, maila pertsonalean, lanbide-kategoriei aintzat harturiko udako ordutegiei eutsiko diete, kontrako erabakirik izan ezean. Udako lanaldiak aurreko hitzarmenetako irizpidearen arabera ordainduko dira.

  4. Lanordu-kopurua aldatzeko aukera. Produkzio-premiak edo ezinbesteko arrazoiak direla medio, enpresak eguneko lanaldia aldatu ahal izango du (gehienez ere 100 ordu, hitzarmena indarrean egongo den urte bakoitzean). Eraginpeko alderdiak ados jartzen badira, muga hori handitu ahal izango da, baina horrek ez du inola ere ekarriko hitzarmen honetan itundutako urteko lanaldia handitzea.

    Urte bakoitzean baliagarri dauden orduen muga handitzeak 10 langileri baino gehiagori eragiten badio (100 langiletik beherako enpresetan), edo langileen % 10ari (100 langiletik gorako eta 300 langiletik beherako enpresetan), edo 30 langileri (300 langiletik gorako enpresetan), erabakia enpresa eta langileen ordezkarien artean adostu beharko da, eta, halakorik ez balego, enpresaren eta langileen artean.

    Artikulu honetan azaltzen den aldaketa, honako hau izan daiteke:

    1. Lan-egutegian eguneko lanalditzat zehazturiko ordu-kopurua baino ordu gutxiago egitea. Enpresak erabakiko du noiz berreskuratu behar diren ordu horiek ondoren lan eginez, betiere artikulu honetan ezarritako eguneko eta asteko gehienezko lanaldiaren mugak errespetatuz.

    2. Aldez aurretik lan-egutegian eguneko lanalditzat zehaztuta dagoen ordu kopurua baino ordu gehiago lan egitea, betiere artikulu honetan ezarritako eguneko eta asteko gehienezko lanaldiaren mugak errespetatuz. Enpresak eta aldaketaren eraginpeko langileek adostuko dute konpentsazio orduak hartzea, bai eta noiz eta nola hartu ere.

      Enpresak ordu baliagarri horiek erabiltzen baditu, idatziz jakinarazi beharko die interesatuei eta langileen ordezkariei, gutxienez neurria aplikatu baino bi egun lehenago. Ezinbesteko kasuetan, 24 ordu lehenago ohartaraziko zaie. Ezbehar eta/edo fenomeno atmosferikoen larritasunak eta/edo indarrak lana egitea galarazten badute, berriz, ahal bezain laster emango zaie horren berri langileei eta langileen ordezkariei.

      Aurreikusitako ordu baliagarri guztien artetik, larunbatetan gehienez ere 40 erabili ahal izango dira, urtean lau larunbatetan gehienez ere; larunbat horiek ez dira zubietakoak, jaiegunak edo oporretakoak izango, eta lan-egutegian ez dira lanegun moduan aurreikusiko. Egun horietan goizez soilik lan egingo da, gehienez ere zortzi ordutan goiz bakoitzean. Horrelako egunetan lan egindako orduak atseden-egun osoetan konpentsatuko dira; hortaz, lan-egutegian finkaturikoaren arabera langile bakoitzak urtean lan egin beharreko egun-kopurua ez da igoko.

      Txandaka lan egiten duten lantokiek gehienez bost larunbatetan lan egin ahal izango dute ordu baliagarri horiek erabiliz, aurreko paragrafoan ezarritakoaren arabera.

      Lanaldia egunean 10 ordu bete arte eta astean 50 bete arte luzatu ahal izango da gehienez. Lan-egutegian laneguntzat aurreikusi ez diren larunbatak (4 edo 5 gehienez) erabiltzen diren asteetan, gehienez 54 ordu lan egin ahal izango dira, enpresaren premien arabera banatuta, eta lehen ezarritako eguneko muga errespetatuz.

      Ordu baliagarriak erabiltzea dela-eta orduak murrizten direnean, asteko lanaldia gutxienez lanegun baten baliokidea izango dela bermatuko da, aldeek bestelako akordiorik lortzen ez badute behintzat.

      Enpresak eta neurri horren eraginpeko langileek adostasunez erabakiko dute konpentsazio orduak hartzea, bai eta ordu horiek noiz eta nola hartu ere. Akordiorik lortzen ez badute, alderdi bakoitzak denboraren % 50 izango du noiz hartu erabakitzeko; erabakitako data astebeteko aurrerapenaz jakinarazi beharko dio beste alderdiari.

      Ordu horiek erabili eta hurrengo hilabetean konpentsatuko dira lehentasunez. Aldez aurretik lan egindako orduak direla-eta atseden hartu behar denean, atseden hori lanaldi osokoa edo lanaldi erdikoa izango da lehentasunez.

      Langilea bere bizilekutik kanpo lekuz aldatzen dutenean, langilea ordu horiek bere bizilekuan hartzeko moduan dagoen egunetan konpentsatuko dira orduak. Lanaldia udako lanaldi murriztuko denbora-tartean luzatu bada, ordu horiek, ahal bada, denbora-tarte horretan hartuko dira.

      Ordu horiek ezin izango dira inolaz ere dirutan konpentsatu, eta ordu arruntzat hartuko dira ondorio guztietarako.

      Neurri horiek aplikatzen zaizkien txandakako langileei, neurriaren ondoriozko joan-etorrietarako garraiobideak bermatuko dizkie enpresak.

      Neurri hau ezin izango da ezein kasutan aplikatu baldin eta langileak bakarrik geratu behar badu lantokian.

      Ezinezkoa bada urte naturalean aldez aurretik lan egindako orduak hartzea, edo lan egin gabe utzitako orduak egitea, ordu horiek hartzeko edo egiteko epea hurrengo urteko lehen hiruhilekora luzatuko da, horretarako zehazturiko unean langilea aldi baterako ezintasunagatiko bajan ez badago behintzat. Kasu horretan, epea urte horretako abenduaren 31ra arte luzatuko da.

      Aurreko paragrafoetan azaldutakoa gorabehera, enpresak eta langileek artikulu honetan aurreikusitakoen bestelako akordioak ezarri ahal izango dituzte.

  5. Bi alderdiek adostu dute lanaldiaren urtean zeharreko banaketa irregularra ezartzea, enpresaren eta langileen ordezkarien artean erabakitzen duten moduan.

  1. Lan-istripua edo lanbide-gaixotasuna dela-eta ahalmen fisikoak edo intelektualak murriztuta dituzten langileek, edo ezintasunen bat dutenek, enpresan euren baldintzetarako egokiagoak diren lanpostuak betetzeko lehentasuna izango dute, betiere lanpostu berria betetzeko gaitasuna baldin badute.

    Gaixotasun eta istripuei dagokienez, indarreko arauetan xedatutakoa beteko da.

    Gaixotasun arruntak eragindako aldi baterako ezintasunen kasuan, enpresak urteko lehen bajaren lehen bi egunak ordainduko ditu, oinarrizko soldata eta soldata-osagarriak aintzat hartuta.

  2. Laneko istripuagatiko edo lanbide-gaixotasunagatiko AE osagarria. Laneko istripuagatiko edo lanbide-gaixotasunagatiko aldi baterako ezintasun egoeran, kontzeptu horregatiko osagarria ordainduko da oinarri arautzailearen % 100 arte, ondoren zehazten diren baldintzetan, betiere baldin eta egoera hori eragin duen gorabehera hitzarmen hau izenpetu eta gero sortu bada:

    Benetan egiaztatzen bada istripua lantokian gertatu dela.

    Agindutako lana egiteko ezarritako segurtasun-neurrien eta emandako jarraibideen ez betetzerik ez bada egon.

    Aurreko paragrafoan adierazi den osagarria aplikagarri izango da «in itinere» gertatutako istripuetan.

  1. Enpresak urtero bi buzo, edo bi jaka- eta galtza-konjunto emango dizkie langileei, edo bi alkandora- eta galtza-konjunto, edo bi txabusina, enpresak erabili ohi duen laneko arroparen arabera. Jantzi horien entrega urte naturalaren seihileko bakoitzean egingo da.

  2. Era berean, beharrezkoak diren segurtasuneko ekipo pertsonalak eman beharko dira halabeharrez.

Langileen mugikortasun funtzionala honako hau da: langileak, horien lanpostua edo ohiko eginkizuna edozein izanik ere, antolamendu-beharren arabera, enpresa barruko hainbat eginkizun edo zereginetarako destinatzeko aukera erreala, eta artikulu honetan azaldutakoari jarraikiz egingo da.

Mugikortasun horrek langilearen eskubide ekonomiko eta profesionalak errespetatu beharko ditu, eta ez dio kalterik eragingo helburu-lanposturako gaitasunik ez izateagatik, lanbide-prestakuntzan edo lanpostuz igotzeko.

Langilearen soldatako aldagai finkoak bere horretan utziko dira; enpresak eta langileek onartu dute eduki aldagarria duten soldata-kontzeptuak modu librean garatzea.

Denboraren poderioz finkatu ez den mugigarritasunaren aurretik, beharrezkoa izango da langilea prestatzea eta trebatzea, errendimendua eta kalitatea ez ezik, laneko segurtasuna ere bermatzeko.

Beste funtzio batzuk beren gain hartzen dituzten langileek lehen egunetik bertatik jasoko dute lanpostu berriko prima. Lanpostu berrira egokitzeko aldian, langileak aurreko hilean lortutako batez besteko prima bermatuta izango du gutxienez, betiere lanpostu berrian hasi izana konpentsatzeko beste prozedurarik ez badago enpresan. Egokitze-aldia lanpostu berriko gutxieneko jarduerara heltzeko langileak normalean behar duen denbora da.

Goragoko kategoriako lanak egin behar badira, aldaketa horrek ezin izango du bi urtetan zortzi hilabete edo urte batean sei hilabete baino gehiago iraun, salbuespen hauetan izan ezik: gaixotasuna, lan-istripua, oporrak, lizentziak, eszedentziak, edo lanpostuaren erreserba dakarten bestelako arrazoiak. Kasu horietan guztietan, egoera eragin duten arrazoiek indarrean jarraitzen duten bitartean luzatuko da prozesua. Epe hori igarota, lehiaketa-oposaketarako deialdia egingo da, aipatutako salbuespenekin, eta, besteak beste, egoera hauek hartuko dira kontuan: titulazioaren egokitasuna, balorazio akademikoa, lanpostuaren ezagutza, lanbide-eskarmentua, dagokion taldean lan egin izana, egitekoak diren probak, etab. Hori guztia gorabehera, aurreikusitako salbuespenen barruan goragoko kategoriako lanpostua lau urtez eta etenik gabe betetzen duten langileek lanpostu horri dagokion kategoria finkatuko dute.

Goragoko kategoriako lana betetzen den bitartean, lansaria kategoria horri dagokiona izango da.

Beheragoko kategoriako lana egiten bada, egoera horrek ezin izango du iraun etenik gabeko bi hilabete baino gehiago; nolanahi ere, jatorrizko kategoriari dagokion ordainsaria gordeko da. Aldaketa horrek ezin izango dio inola ere giza duintasunari kalterik eragin. Horren haritik, Enpresak saihestu egingo du langile berak behin eta berriz beheragoko kategoriako lanak egitea. Aldaketa langileak eskatuta gertatzen bada, soldata lanbide-maila berrira egokituko da. Aldaketaren eraginpeko langileak bere borondatez onartzen badu soilik aldatu ahal izango dute enpresek langile horren lanpostua, prestakuntza txikiagoko lanpostuetako zereginetan etengabe jardun dezan.

Aparteko orduak. Enpleguari buruzko EAEko Akordioan 1999ko urtarrilaren 15ean izenpetutakoan aparteko orduei buruz xedatutako irizpideekin bat, honako hau ezarri da:

  1. Aparteko orduetan lan egiteko aukera kendu egiten da, artikulu horren 2. puntuan arautzen diren salbuespenezko kasuetan izan ezik.

  2. Salbuespen gisa, lanaldi arrunta luzatu ahal izango da kasu hauetakoren bat gertatuz gero:

    Lehenengoa. Ezinbesteko kausa, hau da, istripuak eta aparteko presazko beste kalte batzuk aurreikusi edo konpondu behar direnean.

    Bigarrena. Aurretik nahiko denboraz aurreikusi ezin diren arrazoiengatik, ohiko lanaldia luzatzea ezinbestekoa denean enpresak ohiko moduan funtzionatzeko. Edozein kasutan ere, egiaztatu egin beharko da langile berriek ezin dutela gehiegizko lan hori egin, arrazoi hauetakoren bategatik:

    1. Lan-denbora oso laburra izanik, kontratazio berria egitea bideragarria ez delako.

    2. Aditzera emandako denboran kontratazio berririk egitea ezinezkoa delako.

    3. Enplegurako zerbitzu publikoen lankidetza eskatu arren, lanpostu jakin horri dagokion kualifikazioa duen langilerik jarri ez dutenean enpresa eskatzailearen esku.

  3. Bigarren puntuan aurreikusitako salbuespenezko egoeren babesean lan egindako aparteko orduak, atseden-denboraz konpentsatuko dira. Lanegunetan sartutako aparteko ordu bakoitza ordubete eta 30 minuturekin konpentsatuko da. Igande edo jaiegunetan sartutako aparteko ordu bakoitza, aldiz, ordubete eta 45 minuturekin konpentsatuko da, salbu eta kontrako akordiorik badago. Langileak 7 eguneko aurreabisuarekin jakinaraziko dio enpresari konpentsazio-atsedenaldia zein egunetan hartuko duen, eta atsedena enpresarentzako kalte larririk sortu gabe hartuko da. Kasu horretan, langileak modu berean jakinaraziko du konpentsazio-atsedenaldirako behin betiko aldia.

    Diruz konpentsatzea bakarrik erabaki ahal izango da ezinbesteko kasuetan, eta, 2.c) puntuan aurreikusten den kasua gertatzen delako atsedenez konpentsatzea ezinezkoa denean. Kasu horretan, ordu horiek % 45eko gainkarguarekin ordainduko dira lanegunez lan egin bada, eta % 75ekoarekin igande edo jaiegunez lan egin bada, kontrakoa adosten denean izan ezik.

    Hemen zehazten diren aparteko orduak atzeraezinezko gisa egiteko eskatu ahal izango du enpresak, lehen deskribatutako beharren arabera beharrezkoa dela uste badu.

  4. Artikulu honetan ezarritakoak ez du eraginik izango hitzarmen honetan ordu baliagarriei buruz ezarritakoari dagokionez.

  5. Hitzarmen hau indarrean hasi baino lehen, aparteko orduengatik ordaindutako zenbatekoen berrikuspenik ez da egingo.

  1. Enpresa Batzordeko kide edo Langileen Delegatu bakoitzak, aurretiaz jakinarazita, eta justifikatu ondoren, betetzen duen karguan jarduteko ordaindutako ordu hauek izango ditu hilean:

    100 langile arteko enpresetan: 15 + 5 = 20 ordu.

    151 langiletik 250era bitarteko enpresetan: 20 + 5 = 25 ordu.

    250 langile baino gehiagoko enpresetan: 40 ordu.

  2. Biltzarretara edo Sindikatuek eskaturiko prestakuntza-ikastaroetara urtean behin bertaratzeko, betiere deialdia enpresaburuari 15 eguneko aurrerapenaz jakinarazten bazaio, Langileen Delegatu edo Enpresa Batzordeko kide bakoitzak gehienez 30 ordu hartu ahal izango ditu hilabete batean, eta soberako orduak hurrengo hilabeteko edo hilabeteetako ordu-kredituarekin konpentsatuko ditu, Langileen Estatutuaren gainetik dituen soberako ordu-kreditu osoa erabiliz.

  3. Langile zenbakarrien kopurua murriztu den enpresetan % 20 baino gehiago 31 langiletik 100era bitarteko plantilletan, % 15 baino gehiago 101 langiletik 250era bitarteko plantilletan, eta % 10 baino gehiago 251 langiletik 500era bitartekoetan, hauteskunde sindikaletan hautatu beharreko ordezkari-kopurua zehazteko, langileen ordezkariek 90 egun baino gehiago izango dituzte Hitzarmenaren Batzorde Mistora jo eta langileen lege-ordezkarien kopurua aurrez aipaturiko langile zenbakarrien kopurura murritz dadin eskatzeko. Bestela, ordu-kreditua proportzioan murriztea eska dezakete, Langileen delegatuen edo Enpresa Batzordeko kideen artean. Horretarako, Batzorde Mistoak kontuan hartuko du enpresan ordezkaritza duten sindikatu guztiek ordezkaritza horri eutsi behar diotela. Aurreko arrazoiak eraginpean hartutako delegatu eta Enpresa Batzordeko kide guztiek Legeak ematen dizkien berme guztiak mantenduko dituzte, ordu-kredituari eta informazioari dagozkien bermeak izan ezik. Hauteskunde-agintaldian zehar enpresaren errolda 30 egunez handitzen bada Legeak aurreko egoeran ezartzen zuen langile kopurura bitarte, hauteskunde sindikalen lehengo egoera errealera itzuliko ginateke. Hala eta guztiz ere, ez dago hauteskunde-bulegoari horren berri eman beharrik erregistratzeko.

Eskubide sindikalak. Sindikatu-atal bakoitzeko delegatuak, bere sindikatu-eginkizunetan jarduteko gehienez honako ordu kopuru hauek hartu ahal izango ditu hilean: 10 ordu, sindikatuan afiliatuta dauden langileak plantillaren % 20 badira, 50 langiletik 100era bitarte dituzten enpresetan, eta 15 ordu, sindikatuan afiliatuta daudenak plantillaren % 15 badira, 101 langiletik 250era bitarte dituzten enpresetan.

Sindikatuko Delegatu horrek, bere sindikatu-eginkizunetarako behar badu, hilero metatu ahal izango ditu hitzarmen honetako 28. artikuluan Langileen Estatutuaren gain, langile-ordezkarientzat 50 langiletik 100era bitarte eta 101 langiletik 250era bitarte dituzten Enpresa Batzordeko kideentzat eman diren soberako orduak, betiere horiek bere sindikatuko kideak badira eta ordu horiek emateko prest badaude. Orobat, sindikatuak onartzen badu bakarrik metatu ahal izango dira ordu horiek. Atal honetan espresuki aipatu ez diren gainerako berme eta eginkizunei enpresa hauetakoak zein gainerakoak dagokienez, Langileen Estatutuak eta Sindikatu Askatasunaren Lege Organikoak xedatutakoa izango da kontuan.

  1. Enpresak laneko istripuen aseguru bat hitzartuko du bere langileentzat. Aseguruak honako hauek estaliko ditu:

    000 euro, lan-istripuagatik hilez gero.

    000 euro, lan-istripuagatik ezintasun iraunkor osoan geldituz gero.

    000 euro, lan-istripuagatik erabateko ezintasun iraunkorrean edo baliaezintasun handian geldituz gero.

    Estaldura horiek ezin dira pilatu eta bateraezinak dira. Lehen aipatutako ezintasun iraunkor osoko, erabateko ezintasun iraunkorreko eta baliaezintasun handiko egoeretan, laneko istripua gertatu zen eguna izango da gertaera eragilearen eguna ondorio guztietarako.

  2. Enpresak hitzartutako polizari buruzko informazioa emango die langileen legezko ordezkariei, edo, bestela, enpresaren langileei zuzenean.

Enpresako lan-hitzarmen honetan jasotzen ez denari dagokionez, 2008-2011 aldiko Bizkaiko Industria Siderometalurgikoaren Sektoreko Lan-hitzarmenean ezarritakoari jarraituko zaio.

Hitzarmen hau indarrean dagoen bitartean, enpresak ez du aukerarik bere kabuz hitzarmenean adostutako lan-baldintzak aplikatzeari uzteko Langileen Estatutuaren 82.3 artikuluan aipatzen den prozedura erabiliz; horretarako, ezinbestekoa izango da aurretik langileen ordezkariei entzutea, ahal bada hitzarmena berriro negoziatzeko. Beharrezko izanez gero, alde biek men egingo diotela adosten dutenean bakarrik aplikatuko da arbitraje-prozedura.

Hitzarmen hau sinatzen duten aldeek «Laneko Gatazkak Konpontzeko borondatezko Prozedurei buruzko Lanbide arteko Akordioa» (GKP) onartzen dute (2000ko apirilaren 4ko EHAA). Akordio hori lan-hitzarmen honen esparruan aplikatuko da, hitzarmena aplikatu eta interpretatzean sortzen diren gatazka kolektiboak konpontzeko.

  1. Langileen Estatutuaren 52.d) artikuluak (absentismoa) aipatzen dituen arrazoi objektiboak aplikatuz enpresaburuak langile baten kontratua eteteko, beharrezkoa izango da denbora-tarte jakin batean (elkarren segidako bi hilabetetan edo lau hilabete etenetan) lantokiko langile guztien absentismoa % 2,5 baino handiagoa izatea.

  1. Behartutako alderdien artean sor daitekeen zalantza eta desadostasun oro, bai eta akordio honetan ezarritakoa interpretatzearen edo aplikatzearen ondorioz sor daitezkeen kalte-egintzak ere, batzorde mistoaren eraginpean jarriko dira lehendabizi. Batzorde hori enpresaren ordezkariek eta akordio hau sinatzen duten langileen ordezkariek osatuko dute modu paritarioan; alderdi bakoitzak bere aldetik emango du botoa, eta akordio guztiak ere bakoitzak bere aldetik sinatuko ditu.

  2. Nolanahi ere, gaia aurkeztu eta gehienez 30 eguneko epean, Batzorde Mistoak dagokion erabakia edo bere irizpena emango du.

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik