Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez Segura, Idiazabal eta Olaberria udalerrietan, Segura-Segura, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da (Espedientea: RI 24070/AT-H-2011-156). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko abuztuaren 16koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena; honen bidez Segura, Idiazabal eta Olaberria udalerrietan, Segura-Segura, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea onura publikokoa dela deklaratzen da (Espedientea: RI 24070/AT-H-2011-156).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 197
  • Hurrenkera-zk.: 4377
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/08/16
  • Argitaratze-data: 2013/10/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Industria; Herri Administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Bat. 2011ko azaroaren 22an, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (helbidea: Mikeletegi pasealekua 1-3, Donostia) arestian adierazitako linea onura publikokoa dela deklaratzeko eskatu zuen, haren zortasun-zerrendaren zabalkuntzak eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak premiaz okupatzeko; horretaz gain, zabalkuntza horren proiektua eta haren separatak erantsi zituen.

Bi. Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2012-12-20an EHAAn, 2012-11-05ean GAOn, eta 2012-11-06an El Diario Vasco egunkarian, enpresak desjabetu beharrekotzat jotzen dituen eskubide eta ondasunen zerrendarekin batera.

Hiru. 2012ko urriaren 30ean Segura, Idiazabal eta Olaberriako Udalei bidali zitzaien iragarkia, udaletxeko ediktu-oholean jartzeko; 2012ko abenduaren 10ean berriz igorri zitzaien eskari hori Segura eta Olaberriako Udalei.

Lau. 2012ko urriaren 16an, aurkeztutako proiektuaren separata igorri zitzaien Segura, Idiazabal eta Olaberriako Udalei, eskariari buruzko txostena igortzeko; 2012ko azaroaren 29an berriz igorri zitzaion eskari hori Udal hirurei.

Bost. 2012ko urriaren 16an, Ura-Uraren Euskal Agentziari aurkeztutako proiektuaren separta igorri zitzaion Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretarako Departamentuari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzari, zeintzuei eskatzen baitzitzaien txosten egokia. 2012ko azaroaren 29an, Ura-Uraren Euskal Agentziari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzari berriro egin zitzaien eskabidea, eta ez zen izan erantzunik.

Sei. Segurako eta Idiazabalgo udalek ez zioren erantzun txosten-eskabideari. Aurkeztutako proiektuarekiko aldeko txostena eman zuen Olaberriako udalak.

Zazpi. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretarako Departamentuak honako baimen hau igorri zuen: baldintza tekniko bat ezartzen zelarik zortasuna areagotzeko aldez aurretik emandakoa.

Zortzi. Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Bide Azpiegituretarako Departamentuak ezarritako baldintza Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresari helarazi zitzaion, eta horrek onartu egin zuen baldintza hura.

Bederatzi. Hartarako ezarritako erakustaldi publikoan zehar, bi alegazio-idazki aurkeztu ziren: bata Lourdez Rezabal Sorazuk, Mikel Aldalur Alberdik eta María Nieves Narvaiza Ibarmiak sinarua, eta beste biak, Francisca Altuna Urteagak.

Hamar. Lourdes Rezabal Sorazu andreak sinatutako idazkian honako hauek adierazten dira:

Bere lurren gaineko afektazioak gainditu egiten ditu hura oinarritzen duen legeriako aurreikuspenak, eta proiektuak ez ditu kontuan hartzen arrazionaltasun- eta premia printzipio zehatzak eta horrek jasan beharreko kalteak areagotzea dakar.

Funtsaren geroari doakionez, beharrezkoa da azterlan zehatzago bat, zeren lanak burutzeak honako hauek ekar ditzakete-eta: indarreango araudiarekin bateragarri diren planak ezin garatua edo, gerora begira, haiek egiteko edozein esku-hartze garestitzea.

Hamaika. Francisca Altuna Urteaga sinatutako idazkietan honako hauek adierazten ziren:

José Cruz Altuna Urteaga eta bere neba-arrebak (Francisca, Rosario eta Jesús María) direla proiektuko 2.31 funtsaren ugazabak (katastro-erreferentzia: 12. poligonoa, 011 partzela).

Funtsaren afektazioa ez da mugatzen arboladia moztera, ezpada lurraren gaineko zortasun-zerrenda batekin kargatzen da partzela; hortaz, honako kontzeptu hauek ordaintzeko eskatzen da: zoruaren balioaren gaineko zortasuna, I.R.O, hegalaren balioa eta afektazio-saria.

Erreferentziako proiektuko partzela-saila egiaztatutakoan badaki berea dela 2.30 eta 2.32 partzelen zati bat.

Hamabi. Lourdes Rezabal Sorazuk et abeste batzuek egindako alegazioak helarazi zitzaizkion Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa eskatzaileari, eta horrek honako hau erantzun zuen (laburpena):

Eusko Jaurlaritzaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpena betetzeko obligazioa du Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k, eta bai, ebazpen hartan, arboladia kentzeko afezktzio funtsen gainekoaren kalkulua ere.

Administrazio eskudunak deklaratzen du espedientearen onura publikoa.

Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. onartu egiten du arlo horretan indarrean dagoen legeriak ezarritako; eta, orobat, espedientearen izapidetzeaz batera, parteen arteko adostasunezko akordio batera ailegatzeko, eskudun peritu agronomoak kontratu dituela.

«Planteatutako balioespenak Gipuzkoako Forestalisten Elkarteak» ezarritako zenbatekoak izan ditu erreferentzi, eta bai eskudun peritu agronomoen irizpidea ere, zeintzuk kontuan hartzen dituzte honako alderdi hauek: lur-mota Katastroko datuak), espeziea, adina. Balioespen horiek oro har aplikatzen dira espediente mota hauetan.

Hamahiru. Francisca Altuna Urteaga andreak egindako alegazioak helarazi zitzaizkion Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa eskatzaileari, eta horrek honako hau erantzun zuen (laburpena):

31 partzela:

Bertatik bertarako bisita eginda, egiaztatu da ezen eroaleen azpian dagoen haritz bakarra, dagoela, eta, beraz, instalazioa egiterakoan indarrean zegoen araudiarekin bat kenduko zela hura.

Garai baten behar bezala baimendu zen linea, eta orduko José María Altuna ugazabaren baimena izan zuen.

Zortasuna zabaltzeari dagokionez ez da kendu edo moztu beharreko beste arbola espezierik; beraz, desafektatukotzat jo behar da.

30 eta 2.32 partzelak:

Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde-ordezkaritzaren bitartez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ogasuneko Katastrotik lortu ziren lurren gaineko titulartasunari buruzko datuak. Bestalde, jabetzaren eskritura edo titulartsuna egiaztatzeko legezko agiria aurkeztuaz berretsi behar da datuen aldaketa.

Bertatik bertarako bisita eginda, egiaztatu da ezen ez dela inolako arbola espezierik; beraz, uste da ezen 2.30 eta 2.32 funtsak desafektatu egin behar direla.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, energia elektrikoko instalazioen garraioko, banaketako, merkaturatzeko eta hornidurako jarduerak eta baimentze-prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, nahitaezko desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, goi-tentsioko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko baldintzak ezartzen dituen Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean eta bat datozen gainerako legeetan agindutako erregelamendu-izapideak bete dira espedientean.

Bi. Egindako alegazioei Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresa eskabidegileak behar bezala erantzun die. Euskal Autonomia Erkidegoko arboladietan zehar pasatzen diren goi-tentsioko lineetako babes-eremuak zabaltzeko espedienteak izapidetzerakoan jarraitu beharreko prozedurari buruzko jarraibideekin bat etorriaz, mozketaren azalera bakarrik hartzen da kontuan.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013ko Dekretuan (2013-04-24ko EHAA) esleitu zaizkion eskumenei jarraiki, honako hau

Segura, Idiazabal eta Olaberriako udalerrietan Segura-Segura, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak (zirkuitu bakuna) eragindako zortasun-zerrenda zabaltzearen ondorioetarako onura publikokoa dela deklaratzea; zabalkuntza horren ezaugarri nagusiak aurkezturiko proiektuan deskribatzen dira.

Deklarazio horrek berarekin ekarriko du, azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan ezarritakoaren arabera, ondasunak okupatu beharra edo eraginpeko eskubideez jabetzea, horien premiazko okupazioa inplikatuta, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak xedatzen duen Premiazko Okupazioko Deklaraziorako ondorioak zehaztuta, lege horren 53. artikuluak erregistroari begira dituen ondorioetarako.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Industria Sailburuordetzan, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoari jarraikiz.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abuztuaren 16a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik