- EBAZPENA, 2013ko irailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, «Mundukide Fundazioa» elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituenaren egiaztatze-eskaria gaitzesten duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 2koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, «Mundukide Fundazioa» elkarteak programetarako laguntzak jasotzeko beharrezko administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituenaren egiaztatze-eskaria gaitzesten duena. Adierazitako laguntzak apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuak arautzen ditu.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4199
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/02
- Argitaratze-data: 2013/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herri Administrazioa; Instituzional
Testu legala
Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen denez, diru-laguntza jaso ahal izateko, dagokion programa-deialdia ixten den egunean erakunde eskatzaileak aldeko eta indarreko ebazpen bat eduki beharko du, eta ebazpen horretan egiaztatuko da dekretu horren I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak betetzen dituela.
Aipatutako dekretu horren 11. artikuluan xedatzen denez, Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritzak ebatzi beharko du egiaztatze-eskaera hori, kontuan harturik eskaerak 36 hilabeteko indarraldia izango duela, argitaratzen den egunetik hasita.
«Mundukide Fundazioa» elkarteak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara bidalitako 2012ko abenduaren 21eko idazkiaren bidez, programetarako laguntzak jasotzeko egiaztatze eskaera bat aurkeztu zuen.
Eskaerarekin batera aurkeztutako dokumentazioa azterturik ikusi da «Mundukide Fundazioa» elkarteak ez dituela betetzen I. kapituluaren 2. atalean ezarritako administrazio-baldintzak eta ahalmenak.
Adierazitakoagatik, honako hau
Lehenengoa. «Mundukide Fundazioa» elkarteak aurkeztutako egiaztatze-eskaria gaitzestea, programetarako laguntzak jasotzeko bete beharreko administrazio-baldintzak eta ahalmenak ez dituelako betetzen, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen apirilaren 3ko 57/2007 Dekretuaren 10. artikuluan xedatzen denez.
Bigarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


