Euskadi.eus
  • AGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko 2013ko deialdia argitara emateko dena. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2013ko irailaren 2koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko 2013ko deialdia argitara emateko dena. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 175
  • Hurrenkera-zk.: 3920
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/02
  • Argitaratze-data: 2013/09/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko uztailaren 29ko bilkuran harturiko erabaki bidez, honako deialdi hau onartu du: uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko 2013ko deialdia argitara emateko dena. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren. Eta maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuak onarturiko Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian ezarritakoaren arabera, erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiari dagokio deialdia argitaratzea.

Horregatik guztiagatik, honako hau

Lehenengoa. Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko 2013ko deialdia argitara ematea. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko uztailaren 29ko bilkuran harturiko erabaki bidez onartu zuen aipatu deialdia.

Bigarrena. Jakinaraztea Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituela ondorioak laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Akordioak.

Hirugarrena. Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 2a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuak (2003ko irailaren 1ean Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 169. zenbakia) Enpresaburuen Elkarteei eta Erakunde Sindikalei diru-laguntzak emateko aukera arautzen du, Enpresaburuen Elkarteen eta Erakunde Sindikalen giza baliabideen kualifikazioa haien jarduera-eremuen berezko gaietan hobetzera zuzendutako prestakuntza planak garatzeko. Dekretu horrek, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak, 1996. urtean urriaren 29ko 244/1996 Dekretuarekin hasitako laguntza-neurriei jarraipena emateko helburua du. Adierazitako neurriak prestakuntza-jarduerak gauzatzen laguntzeko dira, Enpresaburuen Elkarteen eta Erakunde Sindikalen berezko helburuen barnean. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteen eta erakunde sindikalen barne-prestakuntzarako programak indartzera, integratzera eta haien koherentzia sustatzera zuzendutako finantzaketa publikoko sistema ezarri zen, baliabide egoki bihurtu daitezen haien koadro eta langileen kualifikazioa lortzeko, eta horrela egoera soziolaborala hobetzeko haien kontribuzioa ere sustatzen da.

Aipatutako arauak indarraldi mugagabea du, hain zuzen ere arauaren 9.3 artikuluak ezartzen du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren agindu bitartez urtero aipatutako Dekretuan aurreikusitako laguntzen deialdia egingo dela, horiek finantzatzeko erabiliko diren eskaeren eta gehienezko kopuru globalaren aurkezteko epea adieraziz, Entitate onuradunen bi kategorien artean banatuta.

Bestalde, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari atxikitako Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoari dagokio, gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan enpleguaren, enplegurako prestakuntzaren eta autoenpleguaren eta enpresen sorkuntzen sustapenerako programak kudeatzeko eskumena, indarrean dagoen urriaren 13ko 3/2011 Legean ezarrita dagoenez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 2011ko urtarrilaren 1ean martxan jarri zenez geroztik, bere gain hartu du laneko legedia betearazteko arloan Euskal Autonomia Erkidegoari eskualdatutako eginkizunak eta zerbitzuak kudeatzeko ardura, lanaren, enpleguaren eta enplegurako lanbide-heziketaren esparruan; eta bere gain hartu du, halaber, Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak enplegu-politika aktiboen arloan betetzen zituzten eginkizunen kudeaketa. Eginkizun horien artean dago uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusi laguntza-programaren kudeaketa.

Maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartu zen Lanbideko Estatuetako 3. artikuluko b) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriaz, enpleguko, enplegu-prestakuntzarako, autoenplegua sustatzeko eta enpresak sortzeko programen barruan sartzen da honako hau ere: diru-laguntzetarako deialdiak onartzea, eta erakunde autonomoaren Administrazio Kontseiluari dagokio funtzio hori, halaxe baitago ezarria aipatu estatutuetako 7. artikuluko f) idatzi-zatian.

Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuko 16. artikuluak ezartzen duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan propio ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira arau horren helburua betetzeko behar diren aurrekontu-baliabideak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekonomia-ekitaldi bakoitzean, Euskal Autonomia Erkidegorako aurrekontu orokorrak indarrean jartzen direnean, diru-laguntzak emateko arauak eguneratu nahiz berrikusiko dira, edo, behar izanez gero, arau berriak ezarriko dira, eta, indarraldirik zehaztu ez zitzaien diru-laguntzetarako dei egingo da.

Eta hori dela-eta, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariaren proposamenez, erakunde autonomo horretako Administrazio Kontseiluak, 2013ko uztailaren 29ko bilkuran, zera onartu zuen: uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitako laguntzak eskuratzeko 2013ko deialdia onartzea. Dekretu horren bidez, enpresarien elkarteei eta erakunde sindikalei beren jarduera eremuetako berezko gaiei dagokienez, giza baliabideen trebakuntza hobetzeko prestakuntza-planak egiteko emango zaizkien diru-laguntzak arautu ziren. Eta hauek dira deialdi horri buruzko zehaztasunak:

Lehenengoa. Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Bigarrena. Diru-baliabideak.

Deialdi honen helburu diren laguntzak finantzatzeko diru-baliabideak honako hauek izango dira: guztira 714.000 euro, euretarik 499.800 euro 2013ko aurrekontu arruntari dagozkio eta 214.200 euro 2014ko konpromisozko aurrekontuari, 3231 programaren kargura Prestakuntza, 41. Sekzioa Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua.

Zenbateko hori entitate onuradun izan daitezkeen kategoria bien artean banatuko da, banaketarako formula honakoa izango dela:

Enpresaburuen elkarteei gehienezko kopuru globalaren % 40 emango zaie, hau da, 285.600 euro.

Erakunde sindikalei gainerako % 60a emango zaie, hau da, 428.400 euro.

2013ko ekitaldian emanen diren laguntzen guztizko bolumenak ez du gainditu aipatu kopurua edo hori eguneratzetik ateratzen dena, baldin eta indarreango legeriaz bat aurrekontu-aldaketak onartzen badira; eta hala balitz, zirkunstantzia hori argitara eman beharko da EHAAn, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez eman ere.

Hirugarrena. Diru-laguntzak emateko eta eskuratzeko baldintzak.

Dirulaguntzak lortzeko eta emateko baldintzak ekainaren 23ko 191/2003 Dekretuan aurreikusitakoak izango dira.

Laugarrena. Laguntzen ebazpena, izapideketa eta prozedura eta erakunde onuradunen obligazioak.

  1. Ebazpen-proposamen honek aipatzen dituen diru-laguntzak lortzeko eskaerak Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz) eta Lanbideko enpleguko lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dira, http://www.lanbide.net web gunean eskura egongo den eredu ofizialaren bidez.

    Horretaz gain, eskaerak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira.

  2. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Diru-sarreren Bermerako eta Enplegurako Prestakuntzako Zuzendaritzak kudeatuko eta bideratuko ditu eskaerak, eta erakunde autonomo honetako zuzendari nagusiak izango du eskaerak ebazteko eskuduntza.

  3. Zuzendari nagusiaren ebazpenak administrazio-bideari amaiera ematen dio, eta, horren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko aukera izango da organo horretan, jakinarazpenaren biharamunetik hasita hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, jakinarazpenaren biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

  4. Laguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du organo kudeatzaileak, behar den beste aldiz, eta, horretarako, ez du eskatzaileen baimenik beharko, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuaren bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

  5. Erakunde onuradunek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko diote diruz lagundutako jardueren izaera edo helburua aldatzen duen gorabehera oro; eta, bestalde, aipatu jardueren egiaztapen, ikuskapen, segimendu eta kontrolari dagokionez, erakunde autonomo horrekin kolaboratu beharko dute.

  6. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren babesa jasotzen duela adierazi beharko du berariaz erakunde onuradunak, diru-laguntza jasotzen duten eta horien dibulgazioa, hedatzea, edo, hala badagokio, argitaratzea dakarten jarduera guztietan.

  7. Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoa betez lege horren bidez aldatu da azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50. artikulua, ezin izango dute deialdi honetan parte hartu sexuarengatik egindako diskriminazioa dela-eta administrazio-zehapena edo zehapen penala jaso duten pertsona fisiko edo juridikoek, ezta Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako Legea dela-eta debeku honekin zigortutakoek ere.

  8. Era berean, zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zehatuta dauden pertsona fisikoek eta juridikoek ezin izango dute laguntzarik jaso, ezta hartarako ezgaitzen dituen legezko debekuaren eraginpean daudenek ere.

  9. Uztailaren 29ko 191/2003 Dekretuko 10. artikuluaren arabera, eskaera-orriarekin eraman behar den dokumentazioarekin batera, erakunde eskatzaileak, aurreko paragrafoetan adierazitako baldintzak betetzen direla egiaztatzen duen zinpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.