- EBAZPENA, 2013ko irailaren 5ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau eta bere adarrak onura publikokoak direla deklarazteko dena: 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, Z/B, Abadiño-Euba izenekoa, -Abadiño TA eta Euba TA arteko tartean-, eta horren adarrak, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Durango, Iurreta, Izurtza eta Mañariko udalerrietan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 5ekoa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau eta bere adarrak onura publikokoak direla deklarazteko dena: 30 kV-ko aireko linea elektrikoa, Z/B, Abadiño-Euba izenekoa, -Abadiño TA eta Euba TA arteko tartean-, eta horren adarrak, Abadiño, Amorebieta-Etxano, Durango, Iurreta, Izurtza eta Mañariko udalerrietan.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 5067
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/05
- Argitaratze-data: 2013/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
Erref.: L-7906. ASS/TLE.
Esp.: AT-H-2012-089.
Bat. 2012ko azaroaren 21ean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea onura publikokotzat deklaratzea, hain zuzen ere linea horren zortasuna handitzeak eragindako ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta. Enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.
Bi. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko urtarrilaren 14ko BAOn, 2013ko urtarrilaren 8ko EHAAn eta 2013ko urtarrilaren 29ko El Correo egunkarian, hain justu ere enpresa horren ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin.
Hiru. 2012ko abenduaren 11n, ofizio batzuk igorri zitzaizkien Abadiño, Amorebieta-Etxano, Durango, Iurreta, Izurtza eta Mañariko Udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia. Halaber, eskatu zitzaien txosten baten bitartez adierazteko egokitzat jotzen zuten ala ez instalazioa onura publikokotzat aitortzea, eta, behar izanez gero, txostena behar bestetan eskatzea eta ezarritzako baldintzak onartzea onuradunak.
Lau. Horretarako ezarritako jendaurreko informazio-epean, Facundo Ayarzagüena Ibarraren alegazioa heldu da soilik. Bertan dio, funtsean, eraginpeko azalera aurkeztutako agirietan adierazitakoa baino handiagoa dela eta, egun, lurzorua egoitzatarako lurzoru urbanizagarri gisa kalifikatuta dagoela; bere garaian hirugarrenenekin egindako akordioei erreferentzia egiten die, eta finkaren titulartasuna aldatu dela adierazten.
Bost. Espedientean, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan erraztua sartu da. Azterlan hori, SAITEC, S.A. Ingurumen arloko Kontrolerako Erakundeak egiaztatu zuen eta aldeko iritzia eman 2013ko uztailaren 2an.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean, goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpenean, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legean, eta gai horretan aplikagarriak diren gainerako legeetan.
Bi. Partikularraren alegazioei dagokienez, eraginpeko azalera Okupatu Aurreko Aktetan zehaztuko da, aurreikusitako 208 m2-ei eusten zaie zuhaitzak barne, eta aintzat hartu dira titulartasun berriari buruzko ohartarazpena eta lurzoruaren kalifikazioa.
Hiru. Energia eta Meategien zuzendariak, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen irailaren 22ko 514/2009 Dekretuak emandako eskumena baliatuta (dekretu hori indarrean dago, hain zuzen ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzeari eta horien eginkizunak eta jardute-arloak finkatzeari buruzko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren xedapen iragankorrarekin bat etorriz), honako hau
Lehenengoa. Zuhaitzak moztu eta inausteko, lehen aipaturiko ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan erraztuan ezarritako baldintzak aplikatu beharko dira.
Bigarrena. Onura publikokotzat jotzea beherago zehaztutako ezaugarriak dituen instalazioaren zortasunik gabeko zerrenda zabaltzeko:
Abadiño-Euba 30 kV-ko aireko linea, Abadiño TA eta Euba TA arteko tartean, 8.023 m guztira, Abadiño, Durango, Iurreta eta Amorebieta-Etxanoko udalerrietan.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9017 euskarriaren eta Basopress, S.A.ren arteko airetiko deribazioa, 454 m guztira, Durangoko eta Abadiñoko udalerrietan.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9018 euskarriaren eta Laminados y Derivados-en arteko airetiko deribazioa, 94 m guztira, Durangoko udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9021 eta 4107 euskarrien arteko airetiko deribazioa, 403 m guztira, Durango eta Abadiñoko udalerrietan.
30 kV-ko aireko linea D.C., 4102 euskarriaren eta Pinalot S.A.ren arteko airetiko deribazioa, 379 m guztira, Durangoko eta Abadiñoko udalerrietan.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9025 euskarriaren eta Durangoko Oñate Hnos.-en arteko airetiko deribazioa, 122 m guztira, Durangoko udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9025 euskarriaren eta Viuda de Amantegiren arteko airetiko deribazioa, 3367 m guztira, Durango, Izurtzako eta Mañariko udalerrietan.
30 kV-ko aireko linea D.C., 5707 euskarriaren eta STR Motorretas-en arteko airetiko deribazioa, 68 m guztira, Durangoko udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 5709 euskarriaren eta Funsan-en arteko airetiko deribazioa, 192 m guztira, Durangoko udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 5713 euskarriaren eta Foseco Española-ren arteko airetiko deribazioa, 202 m guztira, Durangoko eta Izurtzako udalerrietan.
30 kV-ko aireko linea D.C., 5716 euskarriaren eta Udalbide, S.A. / Struka-ren arteko airetiko deribazioa, 126 m guztira, Izurtzako udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 5718 euskarriaren eta Katiak-en arteko airetiko deribazioa, 41 m guztira, Izurtzako udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 5723 euskarriaren eta Horm/Minas Nort.-ren arteko airetiko deribazioa, 27 m guztira, Mañariko udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9041 euskarriaren eta Santiago Salaberria-ren arteko airetiko deribazioa, 119 m guztira, Iurretako udalerrian.
30 kV-ko aireko linea D.C., 9045 euskarriaren eta Foseco Española-ren arteko airetiko deribazioa, 793 m guztira, Durangoko eta Izurtzako udalerrietan.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 8401 euskarriaren eta Europistas Toma 6-ren arteko aireko deribazioa, 104 m guztira, Iurretako udalerrian.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 8405 euskarriaren eta Funbarri-ren arteko aireko deribazioa, 492 m guztira, Iurretako eta Durangoko udalerrietan.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 8405 euskarriaren eta Fundiciones Amboto-ren arteko aireko deribazioa, 401 m guztira, Iurretako eta Durangoko udalerrietan.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 9203 euskarriaren eta argi, S.A.ren arteko aireko deribazioa., 50 m guztira, Durangoko udalerrian.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 9054 euskarriaren eta Juferco-ren arteko aireko deribazioa, 153 m guztira, Iurretako udalerrian.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 9801 euskarriaren eta Edar Iurreta-ren arteko aireko deribazioa, 120 m guztira, Iurretako udalerrian.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 9009 euskarriaren eta Agria Hispana-ren arteko aireko deribazioa, 316 m guztira, Amorebieta-Etxanoko udalerrian.
30 kV-ko D.C. aireko linea, 401 euskarriaren eta Manufac. Plast. MAY-ren arteko aireko deribazioa, 212 m guztira, Amorebieta-Etxanoko udalerrian.
Deklarazio horrek berekin dakar azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 5a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


