Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko irailaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez aldatu egiten da Deustuko Unibertsitateari «¿Qué es el Ocio? 20 respuestas clásicas y un testimonio» lanaren euskarazko ediziorako emandako laguntzaren zenbatekoa. Lanaren egilea Manuel Cuenca Cabeza da, eta «Zer da Aisia? 25 erantzun klasiko eta lekukotza bat» izenburuarekin editatu zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko irailaren 10ekoa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez aldatu egiten da Deustuko Unibertsitateari «¿Qué es el Ocio? 20 respuestas clásicas y un testimonio» lanaren euskarazko ediziorako emandako laguntzaren zenbatekoa. Lanaren egilea Manuel Cuenca Cabeza da, eta «Zer da Aisia? 25 erantzun klasiko eta lekukotza bat» izenburuarekin editatu zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 168
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/10
  • Argitaratze-data: 2014/01/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Lehenengoa. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko maiatzaren 25eko Aginduaren bidez, goi-mailako irakaskuntzarako euskarazko liburuak argitaratzeko laguntzak erregulatzeko arauak onartu ziren, eta 2010eko ekitaldian eskaerak aurkezteko deialdia egin zen (2010eko ekainaren 21eko EHAA, 116. zk.).

Bigarrena. Deialdi hori Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2010eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez ebatzi zen, zeina interesdunei banan-banan jakinarazi baitzitzaien. Deustuko Unibertsitateari emandako laguntzen artean, 1.728 euroko zenbateko bat agertzen da, Manuel Cuenca Cabezaren «¿Qué es el Ocio? 20 respuestas clásicas y un testimonio» lanaren euskarazko 500 aleko ediziorako gastuak finantzatzeko, hain zuzen (ISBN: 978-84-9830-160-1).

Hirugarrena. 21.d) artikuluan xedatutakoaren arabera, 2012ko azaroaren 30ean, Deustuko Unibertsitatearen idazki arrazoitu bat sartu zen Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko erregistroan; idazki horretan eskatzen zen diruz lagundutako lanaren edizioko tirada 100 aletara txikitzea.

Laugarrena. Lan hau euskaraz argitaratuta «Zer da Aisia? 25 erantzun klasiko eta lekukotza bat» izenburupean (ISBN 978-84-9830-371-1), entitate onuradunak eskatutako agiriak eta sortutako gastuen fakturak aurkeztu zituen: orotara, 1.035,65 euroko (BEZik gabe) edizio-gastuen fakturak, 100 aleko ediziorako.

Bosgarrena. Emandako laguntzen zenbatekoak zehazteko, 1.2 artikuluak ezartzen du lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dela, banaketa-protzentzaje bakarrarekin. Portzentaje hori % 75,33an ezarri zuen Kalifikazio Batzordeak, 2010eko azaroaren 25eko bileran.

ZUZENBIDE-OINARRIAK

Lehenengoa. Deialdi honen arauen arabera, laguntza hauek liburuak argitaratzeak eragindako gastu mekanikoak berdintzera bideratuta daude eta, hala badagokio, itzulpen-gastuak finantzatzera.

Bigarrena. Agindu horren 25. artikuluak dioenez, diru-laguntza emateko kontuan hartu diren inguruabarretako bat aldatzen bada, beti ere diru-laguntzaren helburua betetzat jotzen bada, diru-laguntza eman duen ebazpena ere aldatu ahal izango da. Horretarako, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak, Unibertsitate Zuzendaritzaren proposamenez, likidazio-ebazpena emango du, eta bertan egokitu egingo da eman den diru-laguntzaren zenbatekoa.

Hirugarrena. Emandako laguntzen zenbatekoak zehazteko, 1.2 artikuluak ezartzen du lehiaketa-prozeduraren bidez ebatziko dela, banaketa-portzentaje bakarrarekin. Portzentaje hori % 75,33an ezarri zuen Kalifikazio Batzordeak, 2010eko azaroaren 25eko bileran.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauei eta aplikazio orokorreko gainerako xedapenei jarraikiz,

Lehenengoa. 2010eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez Deustuko Unibertsitateari emandako laguntzaren zenbatekoa aldatzea; diru laguntza hori Manuel Cuenca Cabezaren «¿Qué es el Ocio? 20 respuestas clásicas y un testimonio» lanaren ediziorako eman zen, «Zer da Aisia? 25 erantzun klasiko eta lekukotza bat» izenburupean argitaratua (ISBN 978-84-9830-371-1).

Bigarrena. Laguntzaren zenbatekoa 780,15 eurotan ezartzea, 2010eko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez emandako laguntzak zehazteko ezarritako portzentaje bakarra aplikatuz 100 aleren argitalpenerako aurkeztutako 1.035,65 euroko fakturari.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, azaroaren 26koak, 107. eta 114. artikuluetan ezartzen duenari jarraikiz, administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 10a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.