- EBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko dena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 18koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2013. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko eta ukatzeko dena. Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 202
- Hurrenkera-zk.: 4493
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/18
- Argitaratze-data: 2013/10/22
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ogasun; Ekonomia
Testu legala
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren bidez, 2013. urtean enpresei eta entitate pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen (2013ko ekainaren 11ko EHAA, 111. zk.). Diru-laguntza horiek aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatzeko emango dira, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnosia eta berdintasun-plana egin ditzaten.
Ebazpen horren 12.1 artikuluan ezartzen denez, eskabideak Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen batez ebatziko dira, horretarako izendatutako Hautaketa Batzordeak proposatuta. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, jendeak horren berri izan dezan.
Artikulu horren 3. paragrafoan ezarritakoaren arabera, laguntzak emateko ebazpen honetan zehazten dira diru-laguntza eman eta ukatu zaien enpresak eta entitateak, izendatu zaizkien diru-zenbatekoak eta, onuradunen batek uko eginez gero, ordezko izango diren entitateak.
Adierazitakoagatik, Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau
Lehenengoa. Ebazpen honen I. eranskinean dauden enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ematea, bakoitzari izendatu zaion diru-zenbatekoaz. Guztira, laurogeita hamasei mila euro eman dira (96.000).
Bigarrena. Ebazpen honen II. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuak ordezko izendatzea. Gehienez jaso lezaketen zenbatekoa ere zehazten da.
Hirugarrena. Ebazpen honen III. eranskinean aipatzen diren enpresa eta entitate pribatuei diru-laguntzak ukatzea, ukapenaren arrazoia esanez.
Laugarrena. Entitate eta enpresei gogorarazten zaie ezen, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren 6. artikulua aplikatuz, laguntza hauen entitate eta enpresa onuradunek Lankidetza Erakunde bihurtu behar dutela, eta, horretarako, espresuki egin behar dute eskabidea, emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde figura sortzen duen azaroaren 8ko 424/1994 Dekretuan ezarritakoaren arabera.
Bosgarrena. Laguntza hauen entitate eta enpresa onuradunek 15 egun izango dituzte jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera diru-laguntzei uko egiteko, halaxe ezartzen baita Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko maiatzaren 24ko Ebazpenaren 13. artikuluan.
Seigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea.
Zazpigarrena. Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du. Beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera. Hala agintzen da uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. paragrafoetan (29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzekoa).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 18a.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.
(Ikus .PDF)


