- EBAZPENA, 2013ko irailaren 19koa, Osasun Saileko kontratazio-organoa den Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzari eskuordetzan honako kontratazio hau emateko dena: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren erakineko segurtasun-zerbitzuarena (Errekalde zumarkalea 39. zk., Bilbao). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 19koa, Osasun Saileko kontratazio-organoa den Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarena, Administrazio eta Zerbitzu Orokorren Sailburuordetzari eskuordetzan honako kontratazio hau emateko dena: Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren erakineko segurtasun-zerbitzuarena (Errekalde zumarkalea 39. zk., Bilbao).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 197
- Hurrenkera-zk.: 4381
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/19
- Argitaratze-data: 2013/10/15
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Lana eta enplegua; Industria; Herri Administrazioa; Ogasun
Testu legala
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio-araubideari buruzko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuko V. kapituluan eta lehenengo xedapen gehigarrian, eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organiko eta funtzionala onartzen duen apirilaren 9ko 192/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluan xedatutakoaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio bai zerbitzu zein ondasun higiezinen gaineko kontratazioa eta bai eskurapen zentralizatutako ondasunak eta zerbitzuak kontratatzea.
Gaur egungo ikuspegiaren arabera, jarraian zehaztutako erakinen segurtasun-zerbitzuak modu zentralizatuan kontratatzeak, batetik, zerbitzuen kudeaketa hobetzen du, eta, bestetik, arrazionalizatu egiten du gastu publikoa: Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren menpeko kudeaketa zentralizatuko eraikinak, Ogasun eta Finantza Sailaren gainerako eraikinak eta haren erakunde autonomoen eta sozietate publikoen erakinak.
136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak aukera ematen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren beste eraikin batzuetara hedatzeko. Hitzarmen bidez, administrazio klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoa ezarriz edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da hedapen hori.
Segurtasun-zerbitzua lehen aipatu eremuan modu zentralizatuan kontratatu ahal izateko formularik egokiena Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan eskumenen eskuordetzarako jasotakoa da, honakoa xedatzen baitu:
Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira.
Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuko 6.2 artikuluko eskumenak direla-eta (2013-04-18ko EHAA, 74. zk.), Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariarenak dira honako funtzioa: Sailaren ohiko kontratazio-organoa izatea, hargatik eragotzi gabe honako ahalmen hauek: arlo honetan eta kontratazio-organo espezifiko legez, dekretu honetan Saileko beste organo ematen zaizkienak.
2014-2015 eperako, Osasun Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzaren erakineko segurtasun-zerbitzua kontratatzeko eskumena (Errekalde zumarkalea 39, Bilbao) eskuordetzan ematea Administrazio eta Zerbitzu Orokorren sailburuordeari.
Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan jasotako honako arlo hauetara hedatuko da eskuordetzea, kontratuari aplikatu beharko baitzaizkio:
Kontratuaren prestakuntza (II. liburua).
Kontratuaren esleipena (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Administrazioaren eskuduntzak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, izaera orokorrarekin IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan aurreikusten direnak, eta izaera partikularrarekin hornidura-kontratuetarako IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan aurreikusten direnak.
Kontratua formalizatzea (III. liburua, I. titulua, I. kapitulua).
Kontratazio organoari dagozkion bestelako eskumenak; bereziki, emandako zerbitzuen burutzapenari onespena ematea eta horien ordainketa agintzea, organo eskuordetzailearen esku geldituko dira.
Ebazpen honi dagokin egunaren hurrengoan hartuko du indarra eskuordetze honek.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 19a.
Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.


