- EBAZPENA, 2013ko irailaren 19koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Gardata TAE izeneko 30/13,2 kV-ko Banaketako Azpiespazioaren administrazio-baimena emateko eta hura herri-onurako deklaratzeko dena, Ispasterko udalerrian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 19koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, Gardata TAE izeneko 30/13,2 kV-ko Banaketako Azpiespazioaren administrazio-baimena emateko eta hura herri-onurako deklaratzeko dena, Ispasterko udalerrian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 4344
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/19
- Argitaratze-data: 2013/10/14
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Erref.: 74 ASS/TLE azpiestazioa.
Esp.: AT-D-2013-017.
Bat. 2013ko maiatzaren 20an, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresak (Bilboko San Adrian etorbidea 48) honako hauek eskatu zituen; administrazio-baimena, eta aipatu azpiestazioa herri-onurako deklaratzea; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.
Bi. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuko 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ren aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko ekainaren 10eko BAOn (hutsen zuzenketa, 2013ko uztailaren 4an), 2013ko uztailaren 10eko EHAAn eta 2013ko urtarrilaren 3ko El Correo egunkarian, hain justu ere enpresa horren ustez, nahitaez desjabetu beharrekoak diren ondasun eta eskubideen zerrendarekin.
Hiru. 2013ko ekainaren 3an, ofizio bat igorri zitzaion Ispasterko Udalari, proposaturiko jarduerari buruzko iragarkia udaletxeko iragarki-oholean jar zezan, eta, aldi berean, instalazioaren onura publikoaren deklarazioa bidezkoa zen ala ez adierazteko txostena emateko eskatu zitzaion; eta, halaber, egoki bada, baldintza teknikoak adierazteko.
Lau. Jendaurreko erakustaldian zehar, aipatu gaiari buruzko alegaziorik ez da jaso.
OINARRI JURIDIKOAK
Bat. Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legean; eta, bestalde, azpiestazioen eta transformazio-zentroen berme eta baldintza teknikoei buruzko Araudia onartzen duen azaroaren 12ko 3275/1998 Errege Dekretuan xedatutako bete da.
Bi. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak ematen dizkion eskumenak baliatuaz (2013-04-24ko EHAA), Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak honako hau,
Lehenengoa. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. enpresari, ondo azpiestazioari dagokinez, instalazioa baimentzea eta exekuzio-proiektua onartzera: Ispasterko Udalerrian, Gardata TAE izeneko 30/13,2 kV-ko Banaketako Azpiespazioa, zeinaren oinarrizko egitura hauxe baita:
Barnealdeko 30 kV-ko sistema elektrikoa, barra sinpleko konfigurazioduna, SF6 isolamenduarekin, lineako 2 gelaxkaz osatua, zatiketako 1, erremonteko 1 eta transformadore 1 zeinetatik elikatzen baita potentziako transformadore 1, kanpoan dagoen 10 MVA-koa, 30/13,2 kV erlaziokoa, lurrean ezarritako erresistentziarekin.
Barnealdeko 13,2 kV-ko sistema elektrikoa, barra sinpleko konfigurazioduna, SF6 isolamenduarekin, lineako 4 gelaxkaz osatua, transformadore 1, neurtzeko 1, parte hartzeko 1 eta Zerbitzu Laguntzaileetako 1, zeina barnealdeko transformadore 1 elikatzeko baita, zerbitzu laguntzaileena, 50 kVA-ko potentziaduna eta 13,2 kV/0,420-0,242 kV transformazioko erlazioduna.
3 etxola aurrefabrikatu, aipatu 30 eta 13,2 kV sistemak barne hartzeko, baita kontrol- eta komunikazio-babesak ere.
Bigarrena. Baimentzen den instalazioa herri-onurako deklaratzea, zeinak eraginpeko ondasunak okupatu beharra eta baitakar.
Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoarekin eta ondorengo baldintza orokorrekin bat eman da:
Obrek onartutako proiektuarekin eta eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin bat egin beharko dute.
Ebazpen hau abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuan ezarritakoarekin eta ondorengo baldintza orokorrekin bat eman da:
Martxan jartzeko epea bi urtekoa izango da, ebazpen honen datatik hara.
Behin betiko errekonozimenduari eta martxan jartzeko aktari dagokionez, lanak amaitu direla jakinarazi beharko dio Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzari instalazioen titularrak.
Ebazpen honek ez dakar berekin udal, probintzia edo beste edonon lortu beharreko bestelako baimenak lortu behar ez direnik; izan ere, eskatzaileak nahitaez lortu beharko ditu baimen horiek guztiak. Halaber, inoren eskubideei kalterik egin gabe eta jabetza-eskubideari eutsiz ematen da.
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industria eta Energiako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 19a.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,
JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


