- EBAZPENA, 2013ko irailaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (160/2013-C prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 20koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (160/2013-C prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak deitzen dituena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 194
- Hurrenkera-zk.: 4299
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/20
- Argitaratze-data: 2013/10/10
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (160/2013-C prozedura laburtua) aurkeztu da, Ertzaintzaren Egiterapen Eskalako komisario kategorian sartzeko hautaketa-prozeduraren Epaimahai kalifikatzailearen 2012ko uztailaren 30eko Akordioaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka. Administrazioarekiko Auzien Bilboko 6. Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, bederatzi eguneko epean ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2013ko irailaren 20a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


