Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko irailaren 23koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau onura publikokoa dela deklarazteko dena: 13,2 kV-koa Gernika Kanala Kosta izenekoa, eta bere deribazioak, Ajangiz, Arratzu, Ea, Elantxobe, Ereño, Forua, Gautegiz (Arteaga), Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi eta Sukarrieta udalerrietan. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko irailaren 23koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zortasunaren handitzea dela-eta honako linea elektriko hau onura publikokoa dela deklarazteko dena: 13,2 kV-koa Gernika Kanala Kosta izenekoa, eta bere deribazioak, Ajangiz, Arratzu, Ea, Elantxobe, Ereño, Forua, Gautegiz (Arteaga), Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi eta Sukarrieta udalerrietan.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 212
  • Hurrenkera-zk.: 4807
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/23
  • Argitaratze-data: 2013/11/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Erref.: L-7695 ASS/TLE.

Esp.: AT-H-201-085.

Bat. 2011ko uztailaren 23an, Iberdrola Distribución Electrica, S.A.U. enpresak (San Adrian etorbidea 48, Bilbao) eskatu zuen gorago zehaztutako linea herri-onurako deklaratzea, linea horren zortasuna handitzeak eragiten dien ondasunak eta eskubideak urgentziaz okupatzeko; izan ere, arboladirik gabeko zerrenda handitu egiten da-eta; enpresa horrek dokumentazio egokia aurkeztu zuen.

Bi. Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren 10. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 144. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. sozietatearen aipatu eskabidea jendaurrean erakusteko iragarkia argitaratu zen, 2013ko maiatzaren 17ko BAOn, 2013ko abuztuaren 22ko EHAAn eta 2013ko maiatzaren 27ko El Correo egunkarian. Iragarkiarekin batera, enpresa horrek desjabetu beharrekotzat jotzen zituen ondasunen eta eskubideen zerrenda argitaratu zen.

Hiru. 2013ko maiatzaren 10ean, ofizio batzuk igorri zitzaizkien Ajangiz, Arratzu, Ea, Elantxobe, Ereño, Forua, Gautegiz (Arteaga), Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi eta Sukarrieta Udalei, udaletxeetako iragarki-oholetan erakutsi zezaten proposatutako jarduketari buruzko iragarkia. Halaber, 2012ko ekainaren 28an, udal haiei eta Bizkaiko Foru Aldundiari (Ingurumen, Mendi eta Herrilanetako sailak), Urdaibaiko Biosferaren Patronatuari eta Ur Agentziari eskatu zitzaien txosten baten bitartez adieraz zezaten egoki ikusten ote zuten instalazioa onura publikokotzat aitortzea, eta, behar izanez gero, txostena egiteko behar beste alditan eskatuko zen.

Lau. Jendaurreko erakustaldian zehar, alegazio partikularrik ez da jaso, eta onuradunak onartu egin ditu organoen baldintzak, eta, behar izan denean, organoek eskatutako informazio osagarria aurkeztu dute, eta, behar izanez gero, Eako hondartzaren gainetik doan linearen gaur egungo trazatuaren aldaketa aztertzea.

Bost. Espedientearen barruan, ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan erraztua sartu da. Azterlan horri Applus Norcontrol, S.L.U. ingurumen gaiak kontrolatzeko organoak aldeko irizpena eman dio, 2013ko uztailaren 26an.

OINARRI JURIDIKOAK

Bat. Espedientean, arauzko izapideak bete dira; zehazki, honako xedapen hauetan ezarritakoak: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 26ko 54/1997 Legea; Argindarra garraiatu, banatu, merkaturatu eta zuzkitzeko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretua; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1957ko apirilaren 26ko Legea; Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 3ko 282/2002 Dekretua; Goi-tentsioko airetiko linea elektrikoak zuhaiztietatik igarotzeko berariazko preskripzioak ezartzen dituen 2011ko martxoaren 8ko Energia eta Meategien zuzendariaren Ebazpena; 1302/1986 Errege Dekretua betearazteko Araudia onartzen duen 1131/1988 Errege Dekretua; urtarrilaren 11ko 1/2008 Legegintzako Errege Dekretua; martxoaren 24ko 6/2010 Legea; eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra (aipatu diren azkenak ingurumen arlokoak dira).

Bi. Zortasuna handitzeari buruzko baldintzei dagokienez, zortasuna handitzeak ez du inola ere eraginik izango hirigintza-garapenean, gaur egungo lineak dituen mugei eusten zaielako. Aipatutako alegazioari dagokionez, eraginpeko azalera finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko orduan zehaztuko da, baina zuhaitzetarako aurreikusitako 208 m2-ei eusten zaie, eta titulartasun berria eta lurzoruaren kalifikazioa jasota geratzen dira.

Hiru. Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen Energiaren, Meategien eta Industria administrazioaren zuzendariak, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuan ematen zaizkion ahalmenez baliatuz (2013-04-24ko EHAA), honako hau,

Lehenengoa. Zuhaitzak moztu eta inausteko, lehen aipaturiko ingurumen-inpaktuari buruzko azterlan erraztuan ezarritako baldintzak aplikatu beharko dira.

Bigarrena. Onura publikokotzat jotzea beherago zehaztutako ezaugarriak dituen instalazioaren zortasunik gabeko zerrenda zabaltzeko:

Gernika-Kanala Costa D/Z ETD izeneko aireko linea elektrikoa, bere tronkalaren Kostaldeko adarrean honako ezaugarri hauek dituena:

Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1 x 54,6 mm2) LA-56.

Euskarriak: Metalikoak, hormigoizkoak eta zurezkoak.

Eraginpeko luzera: 23.972 m.

Hasiera: 9002 zk.ko euskarria.

Amaiera: 9351 Ea.

Udalerriak: Ajangiz, Gernika-Lumo, Arratzu, Kortezubi, Forua, Gautegiz de Arteaga, Sukarrieta, Ibarrangelu, Elantxobe eta Ea.

Linea elektrikoaren adarrak:

(Ikus .PDF)

Gernika-Kanala Costa D/Z ETD izeneko aireko linea elektrikoa, bere tronkalaren Barrualdeko adarrean honako ezaugarri hauek dituena:

Zerbitzuko tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 (1 x 54,6 mm2) LA-56.

Euskarriak: Metalikoak, hormigoizkoak eta zurezkoak.

Eraginpeko luzera: 7.088,8 m.

Hasiera: 9066 zk.ko euskarria.

Amaiera: 9283 zk.ko euskarria.

Udalerriak: Kortezubi, Ereño, Gautegiz de Arteaga, Ibarrangelu eta Ea.

Linea elektrikoaren adarrak:

(Ikus .PDF)

Deklarazio horrek berekin dakar -azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera- eraginpeko ondasunak okupatu edo eskubideez jabetu beharra, eta horien okupazioa lehenbailehen egin beharra. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen diren ondorioak dakartza, 53. artikuluan zehaztutako erregistro-ondorioekin.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez (lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 23a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDÍA ZULOAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.