- EBAZPENA, 2013ko irailaren 24koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 24koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 190
- Hurrenkera-zk.: 4195
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/24
- Argitaratze-data: 2013/10/04
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional; Funtzio publikoa
Testu legala
Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuak kanpo harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak arautzen ditu.
Dekretu horren 2.1 artikuluaren ezarritakoaren arabera, bidezkoa da kanpoko harremanen eremuan profesionalak espezializatzeko bekak deitzea 2013-2014 ekitaldirako.
Ondorioz, honako hau
Ebazpen honen helburua da kanpo harremanen arloan profesionalak espezializatzeko beken deialdia egitea 2012-2013 ekitaldirako.
12 hilabeteko iraupena duten zortzi beken deialdia egiten da.
Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte:
Lauk, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen.
Bik, Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzan, Bruselan.
Batek, Euskadiren Mexikoko Ordezkaritzan, Mexiko DFn.
Batek, Euskadiren Txile, Peruko eta Kolonbiako Ordezkaritzan, Txileko Santiagon.
Beka bakoitzak honelako dotazioa izango du:
Vitoria-Gasteizen burutu beharreko beka bakoitzak, 16.000 euro.
Bruselan, Mexiko DFn eta Txileko Santiagon burutu beharreko bekek, 24.000 euro beka bakoitzeko.
Zenbateko horrek dagokion atxikipen fiskala izango du.
Beka zatika ordainduko da; honela, hain zuzen:
Lehenengo ordainketa beka onartu ondoren egingo da, eta esleitutako diru-laguntzaren % 50koa izango da.
Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 20ekoa, bekaldia hasi eta lau hilabete igarotakoan egingo da, bekadunek zatikako txostenak aurkeztu ondoren.
Hirugarren eta azken ordainketa, geratzen den % 30ekoa, beka bukatzen denean egingo da, bekadunek amaiera txostenak aurkeztu ondoren.
Bigarren eta hirugarren ordainketa egin aurretik, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak bekadunaren aprobetxamenduari buruzko txosten bat egin beharko du; txosten hori espedienteari atxikiko zaio.
Uko egiterik izanez gero, ordezkoei ordainduko zaien diru-zenbatekoa uko egin duen bekadunak erabili ez duen bekaldiaren araberakoa izango da. Ordainketa egiteko, artikulu honen 1. paragrafoan aurreikusitako ordainketa zatikatuak eta ehunekoak erabiliko dira.
Interesa dutenek, uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan eskatutakoak betetzen badituzte, aukeraketa prozeduran parte hartzeko eskabideak aurkezteko aukera izango dute. Eranskinean jaso da horretarako inprimaki eredua. Interesatuek eskura izango dute Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian eskaerak formalizatzeko inprimaki eredua. Halaber, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan, Araba eta Gipuzkoako campusetako errektoreordetzetan, eta Deustuko Unibertsitatearen Ikerketa Errektoreordetzan edota Eusko Jaurlaritzaren web orrian www.ej-gv.net ere jaso daitezke inprimaki ereduak.
Eskabideak helbide honetara zuzendu beharko dira:
Kanpo Harremanetarako Zuzendaritza.
Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia.
Lehendakaritza Eusko Jaurlaritza.
Nafarroa kalea, 2.
01007 Vitoria-Gasteiz.
Aurreko paragrafoan adierazitako helbidea jarrita, eskabideak honako toki hauetan ere aurkez daitezke: Euskadiren kanpoko ordezkaritzetan, Eusko Jaurlaritzaren Herritarrei Laguntzeko bulegoetan edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30/1992 Legean zehaztutako tokietan.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik kontatzen hasita.
Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 5 artikuluan ezarritakoari jarraiki, aurkeztu den dokumentazioa osorik ez badago Kanpo Harremanetarako Zuzendaritzak eskatzaileari dokumentazio osagarria hamar eguneko epean bidaltzeko eskatuko dio.
Eskatutako dokumentazioa aurkezten ez badu epe horretan jakinarazi zaion egunaren biharamunetik kontatzen hasita, eskaera bertan behera utzi duela pentsatuko da; aldez aurretik horretarako ebazpena eman beharko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 42. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuaren 7. artikuluan merituak baloratzeko izendatutako Hautaketa Batzordeko kideak honako hauek izango dira:
Leyre Madariaga Gangoiti andrea, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, batzordeburua. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego, Sofía de Orue Valdés andreak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du.
Marta Marín Sanchez andrea, Euskadiren Europar Batasunerako ordezkaria, batzordeko buruordea. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego Mikel Antón Zarragoitia jaunak, Europako Gaietarako zuzendariak, ordezkatuko du.
Elena Iturrate Bizkarguenaga andrea, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Batzordearen idazkaria izango da; hitza bai, baina botorik ez du izango. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego, Ainara Jauregui Recondo andreak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du
Rafael Hueso Vicent jauna, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikaria. Lanpostu hori bete gabe balego, titularra ez balego, gaixorik balego edo legezko bere arrazoiren bat balego, Estíbaliz Urcelay Erguido andreak, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiko goi-teknikariak, ordezkatuko du.
Ibilbide akademikoa gehienez ere 20 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
Ikasketa-espedientearengatik gehienez ere 5 puntu emango dira, unibertsitate ikasketen azken hiru urteetako batezbesteko nota kontuan hartuta. Agirien bidez egiaztatu beharko da nota hori. Honela banatuko dira puntuok:
1 puntu, batezbesteko nota 5etik 5,99ra artean badago.
2 puntu, batezbesteko nota 6tik 6,99ra artean badago.
3 puntu, batezbesteko nota 7tik 7,99ra artean badago.
4 puntu, batezbesteko nota 8tik 8,99ra artean badago.
5 puntu, batezbesteko nota 9tik 10era artean badago.
Interesdunaren espezializazioarengatik gehienez ere 15 puntu emango dira; honela, hain zuzen:
Gehienez ere 5 puntu, Europako edo nazioarteko gaien hainbat jakintza arlori buruzko ikastaroengatik eta Europako erakundeetarako, nazioartekoetarako edota kidego diplomatikorako oposizioetarako egindako ikasketengatik; behar bezala egiaztatu beharko dira ikasketok.
Gehienez ere 10 puntu, Europako edo nazioarteko gaien hainbat jakintza arlotan master-ikasketak izateagatik.
Atzerriko hizkuntzak ahoz zein idatziz menderatzea gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
Ingelesa menderatzeagatik gehienez ere 15 puntu emango dira; honela, hain zuzen:
10 puntu esleituko zaizkie B1 mailako ingeles ziurtagiria egiaztatzen dutenei.
Beste 5 puntu esleituko zaizkie B2 edota goragoko egiaztagiri bat egiaztatzen dutenei.
Atzerriko beste hizkuntza batzuk: 5 puntu esleituko zaizkie B1 edota goragoko egiaztagiri bat egiaztatzen dutenei.
Kanpo harremanen alorrean sektore publiko edo pribatuan izandako ibilbide profesionala eta ikerketa lanak gehienez ere 20 punturekin baloratuko dira; honela, hain zuzen:
4 puntu, kanpo harremanei buruzko gaietan lanean emandako urte oso bakoitzeko.
4 puntu, kanpo harremanei buruzko ikerketa lan bakoitzeko (10 puntu, lanok argitaratu badira).
Euskara menderatzea gehienez ere 10 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
B1 titulua edo baliokidea: 3 puntu.
B2 titulua edo baliokidea: 6 puntu.
C1 titulua edo baliokidea edo goragokoa: 10 puntu.
Hautaketa Batzordeak dei egingo die hautagaiei elkarrizketa bat egin dezaten; elkarrizketa horren bitartez, jarraian azaldutako ezagupenak egiaztatuko dira eta hautagaiak eskatutako profilari egokitzen zaizkion aztertuko da.
Europako eta nazioarteko ekonomia eta politikan gaurkotasuna duten gaiak behar bezala ezagutzea. Proba hori nazioarteko egoera ekonomikoari, nazioarteko politikari eta Europako gaur egungo egoerari buruzko bosna galderako hiru sortak osatuko dute, eta horretarako berariaz prestatutako galderen artetik itsu-itsuan aterako dira.
Gehienez ere 15 punturekin baloratuko da; honela, hain zuzen:
Gehienez ere 5 puntu, nazioarteko egungo egoera ekonomikoa ezagutzeagatik.
Gehienez ere 5 puntu, nazioarteko egungo egoera politikoa ezagutzeagatik.
Gehienez ere 5 puntu, Europako gaur egungo egoera ezagutzeagatik.
Hautagaiaren profil profesionala bekaren helburu den edukiari egokitzea gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, honako proba praktikoak egin ondoren:
Gizarte-trebeziei buruzko ariketa praktiko bat, 10 puntu gehienez ere.
Erakunde ordezkaritza bat antolatzeari buruzko ariketa praktiko bat, gehienez ere 10 puntu.
Lehendakaritzako egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekreturen 13.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Kanpo Harremanetarako zuzendariak emango du eman beharreko ebazpena, hautaketa batzordeak egindako proposamena ikusi ondoren. Ebazpen horren bitartez, beken onuradunak eta, hala badagokie, ordezkoak izendatuko ditu, beka aldia noiz hasi eta non burutuko den zehaztuko du, edo esleitu gabe utziko ditu hautagai egokirik ez dutenak. Ebazpena arrazoitu egin beharko da eta ebazpen horrek administrazio-bidea amaituko du.
Esleipen ebazpena eskatzaileei banan-banan jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net web gunean argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.
Ebazpen horren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean kontatzen hasita.
Ebazpen hori gehienez ere 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, deialdi hau argitaratzen den egunean kontatzen hasita.
Epe hori igaro eta interesatuei inolako ebazpenik jakinarazi ez bazaie, eskabideak ezetsi direla ulertu beharko dute.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honetan eta uztailaren 26ko 171/2011 Dekretuan aurreikusita ez dagoen guztian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aplikatuko da.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke organo berean hilabeteko apean; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta www.euskadi.net web gunean argitaratuko da eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 24a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARIA ANGELES ELORZA ZUBIRIA.
(Ikus .PDF)


