- EBAZPENA, 2013ko irailaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 200
- Hurrenkera-zk.: 4447
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/25
- Argitaratze-data: 2013/10/18
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2013ko maiatzaren 17an argitaratu zen EHAAn 2013ko maiatzaren 8ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 12.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak emandako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo ez zaienik.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 8ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 25a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


