- EBAZPENA, 2013ko irailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2013ko plazen esleipenen zerrenda jakinarazten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko irailaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2013ko plazen esleipenen zerrenda jakinarazten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4540
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/09/30
- Argitaratze-data: 2013/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Hirigintza eta etxebizita
Testu legala
2013ko apirilaren 15eko EHAAn argitaratu zen Kulturako sailburuaren 2013ko apirilaren 10eko Agindua, 2013. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako plazak deitzeko dena.
Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak agindu horren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan ezarritakoa betez esleitu ditu «Auzolandegiak» programako plazak. Esleipenen berri interesdunei jakinarazi zaie.
Aginduaren eranskineko zazpigarren oinarriko 5. puntuan bertan xedaturikoari jarraituz, «Auzolandegiak» programako plazen esleipenen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Ondorioz, honako hau
Argitara ematea Euskal Erkidegoko Administrazioaren «Auzolandegiak» programako 2013ko plaza-esleipenen zerrenda, guztiek haren berri izan dezaten (ikus eranskina). «Auzolandegiak» programako plazen 2013ko deialdia Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez arautu da (2013ko apirilaren 15eko EHAA).
Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


