Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko irailaren 30ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza, Politika eta Kultura Saileko Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendariarena, administrazio-espediente bat bidaltzeko eta prozeduran interesdun direnak epatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 8
  • Hurrenkera-zk.: 132
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/09/30
  • Argitaratze-data: 2014/01/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herri Administrazioa; Justizia; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiak administrazio-espediente hau bidal dakion eskatu du: 239/2013 prozedura laburtuari buruzko espedientea, Carmen de Campo Dorronsoro andreak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak 2013ko apirilaren 3an emandako Ebazpenaren aurka aurkeztu zuen administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren ondoriozkoa. Ebazpen horren bidez, partez baietsi zen Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2013ko otsailaren 25eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (ebazpen horretan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Maisu-maistren Kidegoko karrerako funtzionarioen estatu mailako lekualdatze-lehiaketan (2012-2013) onartuak eta baztertuak izan zirenen behin betiko zerrenda argitaratu zen).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat, honako hau

Lehenengoa. Donostiako Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegiari bidaltzea eskatutako administrazio-espedientea.

Bigarrena. Prozeduran interesdun direnak epatzea, beren interesak defendatzeko egoki iritziz gero, prozedura horretan demandatu gisa pertsona daitezen. Horretarako, bederatzi eguneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko irailaren 30a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik