- EBAZPENA, 2013ko urriaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta arte eszenikoak 2013. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2013ko apirilaren 19ko Ebazpenean musika eta dantza modalitateetarako finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 1ekoa, Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariarena, arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta arte eszenikoak 2013. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen 2013ko apirilaren 19ko Ebazpenean musika eta dantza modalitateetarako finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Etxepare Euskal Institutua / Basque Institute
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4659
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/01
- Argitaratze-data: 2013/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariaren 2013ko apirilaren 19ko Ebazpenak arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta arte eszenikoak 2013. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen du eta bere 3. artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra hirurehun eta hirurogeita hamabi mila (372.000) eurotan finkatzen du, eta horren barruan, musika modalitaterako zenbateko orokorra ehun eta berrogeita bost mila (145.000) eurotan finkatzen du eta dantza modalitatekoa hogeita hamar mila (30.000) eurotan.
Halaber, ebazpen horren lehenengo xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten da:
Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 3. artikuluan ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, baldin eta EEIren beste diru-laguntza deialdi batzuk esleitu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideen gaineko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Adierazitako aldaketen berri EEiren zuzendariaren ebazpenaren bidez eman beharko da
2013ko uztailaren 15ean eta irailaren 6an, itxi zen, hurrenez hurren, musika eta dantza modalitateetan eskabideak aurkezteko epea. Epe honetan zehar ikusi da, jasotako eskabide eta diru-laguntza kopuruagatik, komenigarria izango litzatekeela bi modalitate hauetako diru zenbateko orokorrak gehitzea.
Une honetan, diru-laguntzen deia egiten duen Ebazpenaren lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusten den moduan, aurrekontu-disponibilitatea dago,
Ondorioz, honako hau
Lehenengoa. Arte plastiko eta ikusizkoak, musika eta arte eszenikoak 2013. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo zabaltzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen 2013ko apirilaren 19ko Ebazpenean finkatzen den gehienezko zenbatekoa lau mila seiehun eta berrogeita hamasei eurotan (4.656) gehitzea.
Beraz, aipaturiko Ebazpenaren 3. artikuluan aurreikusitako gehienezko zenbateko orokorra hirurehun eta hirurogeita hamasei mila seiehun eta berrogeita hamasei eurotan (376.656) finkatzen da.
Bigarrena. Aurreko artikuluan finkatu den zenbateko gehigarria honela banatuko da deialdi honetako modalitateen artean:
Bi mila zortziehun eta laurogeita hamabi (2.892) musika modalitaterako. Beraz, musika modalitaterako aurreikusitako diru-kopurua orokorra ehun eta berrogeita zazpi mila zortziehun eta laurogeita hamabi eurotan (147.892) finkatzen da.
Mila zazpiehun eta hirurogeita lau euro (1.764) dantza modalitaterako. Beraz, dantza modalitaterako aurreikusitako diru-kopurua orokorra hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau eurotan (31.764) finkatzen da.
Hirugarrena. Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek hartzen den egunetik izango ditu ondorioak.
Donostia, 2013ko urriaren 1a.
Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria,
MARÍA AITZPEA GOENAGA MENDIOLA.


