Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen 2013rako argitalpenen I. Lehiaketarako deialdia egiten duen 2013ko irailaren 10eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango duen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 1ekoa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen 2013rako argitalpenen I. Lehiaketarako deialdia egiten duen 2013ko irailaren 10eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango duen Hautaketa Batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Emakumearen Euskal Erakundea; Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4788
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/01
  • Argitaratze-data: 2013/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariak, 2013ko irailaren 10ean, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen I. Lehiaketarako deialdia egin du 2013. urterako.

Aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko osatuko den Hautaketa Batzordearen osaera arautzen du zortzigarren oinarriak. Hautaketa Batzordeak arrazoitutako ebazpen-proposamena emango du, eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariari aurkeztuko dio.

Ondorioz, hauxe

Lehenengoa. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen 2013rako argitalpenen I. Lehiaketarako deialdia egiten duen 2013ko irailaren 10eko Ebazpenaren babesean aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango Hautaketa Batzordeko kidean izendatzea.

Bigarrena. 2013ko irailaren 10eko ebazpenaren zortzigarren oinarrian araututako Hautaketa Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

  1. Batzordeburua:

    Ana Alberdi Zubia andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen idazkari nagusia.

  2. Batzordekideak:

    Noemí Alangua Elvira andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Ikerketa, Dokumentazio eta Plangintza arloko arduraduna.

    Rafael Junguitu Uribe jauna, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Administrazio eta Zerbitzu arloko arduraduna.

    Raquel Raposo Acevedo andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Programak eta Formakuntza arloko arduraduna.

    Izaskun Fernández Otegi andrea, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen Aholkularitza juridikoaren arloko arduraduna, idazkari lanetan arituko dena.

Ebazpen honek ondorioak ekarriko ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.