- 1115/2013 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariorde lanpostua betetzeko Pablo Larrauri Altonaga jauna izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1115/2013 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariorde lanpostua betetzeko Pablo Larrauri Altonaga jauna izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 6
- Hurrenkera-zk.: 67
- Xedapen-zk.: 1115
- Xedapen-data: 2013/10/01
- Argitaratze-data: 2014/01/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2013ko abuztuaren 16ko EHAAn argitaratu zen (155. zenbakia), Zuzendaritza honen uztaileko 544/2013 Ebazpenaren bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitae»-en jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Pablo Larrauri Altonaga jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.
Hori guztia dela-eta, zuzendaritza honek,
Lehenengo. Pablo Larrauri Altonaga jauna Arabako Unibertsitate Ospitaleko Pertsonal zuzendariorde izendatzea.
Bigarren. Izendapen honek 2013ko urriaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarren. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 1a.
Arabako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
JESÚS MUÑOZ FERNÁNDEZ.


