Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko Kalifikazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 4koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko Kalifikazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 216
  • Hurrenkera-zk.: 4909
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/04
  • Argitaratze-data: 2013/11/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko uztailaren 24ko Agindua, hots, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko modua arautzen duena.

Kontuan izanda 2013ko uztailaren 24ko Aginduaren 10. artikuluak xedatzen duela aipaturiko diru-laguntzak emateko kalifikazio-batzorde bat osatuko dela eta batzorde horretako kideak Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez izendatuko direla.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeek osatutako elkarteei eta toki-erakundeei beren artxibo sistema jarri edota sendotu ahal izan dezaten diru-laguntzak emateko osatuko den kalifikazio-batzordeko kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

Lehendakaria: Imanol Agote Alberro jauna, Kultura Ondarearen zuzendaria.

Batzordekideak:

Francisco Borja Aguinagalde Olaizola jauna, Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko arduraduna.

Roberto Kerexeta Zulaika jauna, Irargi, Euskadiko Dokumentu Ondarearen Zentroko teknikaria, eta idazkari funtzioak egingo dituena.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitara dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 4a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.