- EBAZPENA, 2013ko urriaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 7koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduan aurreikusten den Balioespen Batzordearen osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 206
- Hurrenkera-zk.: 4657
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/07
- Argitaratze-data: 2013/10/29
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa
Testu legala
2013ko urriaren 7an argitaratu da 191 zenbakidun EHAAn 2013ko irailaren 25eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urtean kultura-arloko jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Agindu horren 9.2 artikuluak Balioespen Batzordearen osaera ezartzen du, eta hori Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak EHAAn argitara emango duen Ebazpenaren bidez jakinaraziko dela.
Horiek horrela, hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduaren 9. artikuluan aurreikusten eta arautzen den Balioespen Batzordearen osaera argitara ematea. Balioespen Batzorde hori kide hauek osatuko dute:
Batzordeburua: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzordekideak:
Jose Luis Ibarzabal Egibar, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.
Imanol Arana Ariz, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.
Marta Merino Ortiz de Landaluze, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako teknikaria.
Idazkaria: Arturo Garcia Fiel, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako kultura plangintzako arduraduna.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


