Euskadi.eus
  • 1361/2013 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1361/2013 EBAZPENA, urriaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Miguel Hernández Fernández jauna Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko izendatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 233
  • Hurrenkera-zk.: 5341
  • Xedapen-zk.: 1361
  • Xedapen-data: 2013/10/07
  • Argitaratze-data: 2013/12/09

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari lanpostua betetzeko deialdia 2013ko uztailaren 4ko EHAAn (127. zk.) argitaratu zen, Zuzendaritza Nagusi honen maiatzaren 23ko 833/2013 Ebazpenaren bitartez.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak «curriculum vitaea»-n jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.

Aurkeztutako agiriak aztertuta, ikusi da Miguel Hernández Fernández jauna deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko prestakuntza egokia duela.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek,

Lehenengoa. Miguel Hernández Fernández jauna izendatzea Uribeko Eskualdeko Pertsonaleko zuzendari.

Bigarrena. Izendapen honek interesdunari jakinarazten zaion egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 7a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.