- EBAZPENA, 2013ko urriaren 8koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2012-2013 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko dena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 8koa, Hezkuntzako sailburuordearena, Irale programan parte hartzen duten euskaltegiei 2012-2013 ikasturtearen bigarren txandako ikasleen matrikula-gastuak ordaintzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 203
- Hurrenkera-zk.: 4544
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/08
- Argitaratze-data: 2013/10/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Irale programa arautzen duen 1994ko urtarrilaren 28ko Aginduak (1994ko otsailaren 11ko EHAA), Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko klase-emankizunez diharduenean, honela dio bere 23. ataleko 4. pasartean: Hezkuntza Sailburuordetzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko du, aldiro-aldiro, ekitaldi jakin batean Irale programan parte hartzeko onartzen diren ikasketa-elkarteen zerrenda.
Eginbide hau zuzen eta garaiz burutu ahal izateko, Hezkuntzako sailburuordearen 2012ko uztailaren 11ko Aginduak (EHAA, 2012ko abuztuaren 24koa) 2012ko udarako eta 2012-2013 ikasturterako Irale programaren Hezkuntza Sailburuordetzaz kanpoko ekitaldiak (konkretuki, irakastorduz kanpokoak) jakinarazi zituen, eta beraien mamikuntzan parte hartu nahi duten ikasketa-elkarteentzako deialdia zabaldu.
Agindu horren ondorioz ebazpen bi jakinarazi ditu, biak 2012ko urriaren 8koak (EHAA, 2012ko azaroaren 2koa), Hezkuntza sailburuordeak: bata, Iraleren 2012ko udako klase-emankizunetan parte har dezaketen ikasketa-elkarteak onesten dituena, eta bestea 2012-2013 ikasturtean Irale programaren Sailburuordetzaz kanpoko ikastaro-emankizunetan parte har dezaketen
Ebazpen horiek, beren xedapen gehigarrietan, material-prestakuntza eta zenbait kasutako joan-etorri gastuak ere zehatz arauturik dituzte.
Horren guztiaren garapenez, 2012-2013 ikasturtearen bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan hainbat klase-emankizun burutu dute kasuan kasuko ikasketa-elkarteek. Emandako klase-emankizunak ordaintzea dagokio, beraz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari. Hori dela-eta, honako hau
AZKEN XEDAPENetatik lehenenegoa
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren aurrean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara ematen den egunaren hurrengotik hasi eta handik hilabeteko epean.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik izango da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 8a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.
(Ikus .PDF)


