Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 8koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2013ko uztailaren 30eko Ebazpenean oinarriturik aurkeztutako laguntza-eskabideak ebazten dituena. Izan ere, ebazpen horren bitartez, 2013. urteari doakionez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzetarako deialdia egiten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 8koa, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarena, Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariaren 2013ko uztailaren 30eko Ebazpenean oinarriturik aurkeztutako laguntza-eskabideak ebazten dituena. Izan ere, ebazpen horren bitartez, 2013. urteari doakionez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzetarako deialdia egiten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 210
  • Hurrenkera-zk.: 4758
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/08
  • Argitaratze-data: 2013/11/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Instituzional

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren bitartez, terrorismoaren biktimei arreta, elkartasuna eta babesa eskaintzea bultzatzen duten erakunde eta elkarteentzako laguntzak arautzen dira (ekainaren 27ko EHAA, 121. zenbakia). Bada, agindu horren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, eta 2013ko urriaren 8ko bileran, Balorazio Batzordeak egindako proposamena kontsideraturik, honako hau

Lehenengoa. I. eranskinean adierazitako proiektuak garatzeko laguntzak esleitzea erakundeei, eranskin horretan zehaztutako kopuruekin.

Bigarrena. 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 4. artikuluan jasotako baldintzekin bat ez datozen proposamenei ezezkoa ematea; proposamen horiek II. eranskinean jasotzen dira.

Hirugarrena. Diru-laguntza eman dela jakinarazten den egunetik 15 eguneko epean, erakunde onuradunak diru-laguntzari berariaz uko egiten ez badio idazki bidez, diru-laguntza hori onartu egin duela ulertuko da, 2011ko ekainaren 22ko Aginduaren 14.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Laugarrena. Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehendakaritzako Bakegintza eta Bizikidetzarako idazkariari, hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluan eta hurrengoetan (lege hori, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 8a.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria,

MÓNICA HERNANDO PORRES.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.