- EBAZPENA, 2013ko urriaren 8koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 8koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzeko dena. Agindu horren bidez, ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia egin zen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4761
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/08
- Argitaratze-data: 2013/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Aipatutako aginduaren 13.6 artikuluak ezartzen duenez, Aurrekontu-ekitaldiaren amaieran, agindu honen babesean eman diren laguntzen zerrenda argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzak hautatu dira, eta deialdiaren gaineko ebazpen-proposamena aurkeztu da; proposamen horren arabera, honako hau
Lehenengoa. Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea. Diru-laguntza horietarako deialdia Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2012ko abenduaren 4ko Aginduaren bidez egin zen. Ondoko eranskinean ageri dira onuradunak, bai eta diru-laguntzen zenbatekoak ere.
Bigarrena. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epearen barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 8a.
Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,
ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.
(Ikus .PDF)


