Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea ebazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 9koa, Ingurumeneko sailburuordearena; honen bidez, biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak ematea ebazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 117
  • Hurrenkera-zk.: 2771
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/09
  • Argitaratze-data: 2014/06/23

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 12ko Agindua EHAA, (125. zk). 2013ko uztailaren 2an argitaratu zen; agindu horren bidez, EAEn biodibertsitatearen kontserbazioan ezagutza sortzeko proiektuak egiten dituzten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei diru-laguntzak emateko deialdia egin zen.

2013ko ekainaren 12ko Agindu horretan ezartzen denaren arabera, eta berariaz eratu den balioespen-epaimahaiak egindako txostena aztertu ondoren, hau

  1. Honako diru-laguntza hauek ematea: I. eranskina.

  2. Diru-laguntzaren ordainketa, 2013ko ekainaren 12ko Aginduaren 15. artikuluan ezarritakoari jarraituz egingo da, Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren zuzendariak ebazpena eman ondoren.

  3. Honako diru-laguntza hauek baztertzea: II. eranskina.

    Hauek izan dira baztertzeko arrazoiak:

    (1) Gutxiengo puntuaziorik ez lortu izana.

  4. Emandako diru-laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, informazio gisa, diru-laguntzen deialdia egiteko Aginduaren 14.1 artikuluan azaldutakoa betez.

  5. Administrazio-bidea agortzen ez duen ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari, berori jakinarazten denetik hilabeteko epean, hala ezartzen baitu Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak, 114. eta 115. artikuluetan.

    Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 9a.

    Ingurumeneko sailburuordea,

    JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

    (Ikus .PDF)

    (Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.