Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntza berriak eman eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen lehen, eta bigarren berritzeak ebazten dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 14koa, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearena. Honen bidez, 2013-2014 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntza berriak eman eta dirulaguntza horiek berritzeko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 7ko Aginduaren bidez deitutako dirulaguntzen lehen, eta bigarren berritzeak ebazten dira.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 4795
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/14
  • Argitaratze-data: 2013/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2013-2014 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko prozesua arautu eta deitzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatutakoaren arabera, pertsonal ikertzailearen prestakuntza-programaren barruan 2011-2012 eta 2012-2013 ikasturtean, DKR modalitateetan, hasieran eman diren dirulaguntzak berrituko dira.

Berritzeko eskaeren ebaluazioa eta Selekzio Batzordeak helarazitako proposamena kontuan hartuta, 2013-2014 ikasturtean ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programa laguntzak berritzeko eta laguntza berriak emateko prozesua arautu eta deitzen duen 2013ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatutakoa betez, hau

Lehenengoa. I. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzaren lehenengo berritzea, eta dagokien ezarpen zentroa zein kontratuak eta bidaiak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua ezartzea, 2013ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Kontratu horiek 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute eta onuradunak 28.000 euro gordin jasoko ditu urtean.

Bigarrena. II. eranskinean agertzen diren onuradunei ematea ikertzaile doktoreen doktoretza-ondoko hobekuntza-programarako dirulaguntzaren bigarren berritzea, eta dagokien ezarpen zentroa zein kontratuak finantzatzeko zentroak jasoko duen diru kopurua ezartzea, 2013ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatutakoaren arabera.

Kontratu horiek 2014ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arteko aldia hartuko dute eta onuradunak 28.000 euro gordin jasoko ditu urtean.

Hirugarrena. Berritze horien dirulaguntzak ordaintzea xedapen honen I. eta II eranskinetan aurreikusten diren aplikazio-zentroei, maiatzaren 7ko Aginduak ezartzen duen moduan, eta, betiere, kontratuaren edo haren zabaltzearen kopia Politika Zientifikoko Zuzendaritzan jaso eta gero.

Laugarrena. 2013ko maiatzaren 7ko Aginduak xedatutakoaren arabera erabakiko dira dirulaguntza horien zenbatekoa, iraupena eta jasotzeko gainerako baldintzak.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, beraren aurka interesdunek gorako errekurtsoa jarri ahal izango diote Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko web-orrian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 14a.

Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea,

ITZIAR ALCORTA IDIAQUEZ.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.