Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduan azaltzen den kreditu-kopurua handitzen duena. Agindu horren bidez, 2013. urtean kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egin zen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 16koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko irailaren 25eko Aginduan azaltzen den kreditu-kopurua handitzen duena. Agindu horren bidez, 2013. urtean kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egin zen.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 217
  • Hurrenkera-zk.: 4952
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/16
  • Argitaratze-data: 2013/11/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

2013ko urriaren 7an argitaratu da EHAAn (191. zk) 2013ko irailaren 25eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2013. urtean kultura-arloetako jaialdi, ziklo, lehiaketa, sariketa eta kultura-ekintza bereziak antolatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Kontuan izanda aurkeztu den eskabide-kopurua, dirulaguntzen onuradun gerta daitezkeenek garatuko dituzten egitasmoen garrantzia eta, ondorioz, eskatutako dirulaguntzen zenbatekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako Sailburuordetzak, Agindu honen lehenengo Xedapen Gehigarrian aurreikusten denari jarraikiz, beharrezkotzat jo du aipatutako Aginduko 2.2 artikuluan azaltzen den kreditu-kopurua moldatzea. Egingo den moldaketa Aginduaren xedera zuzendutako kreditu-kopurua handitzea izango da. Izan ere, hori eginez, egitasmoen bideragarritasuna bermatu ahal izango da. Badago horretarako Euskadiko Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan behar den besteko aurrekontu-zuzkidura.

Hori dela eta, hau

  1. Agindu honen babesean ematen diren diru-laguntzak finantzatzera bideratutako kredituaren zenbatekoa, guztira, bostehun mila (500.000) eurokoa izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 16a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.