Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da aldatu egin dela abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluan Laneratzearen Zerbitzurako Prestakuntza Baliabideei buruzkoan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2013an esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da aldatu egin dela abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluan Laneratzearen Zerbitzurako Prestakuntza Baliabideei buruzkoan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2013an esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 207
  • Hurrenkera-zk.: 4692
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/17
  • Argitaratze-data: 2013/10/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Ogasun eta Ekonomía; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Ogasun; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

2013ko ekainaren 28ko EHAAn, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko ekainaren 19ko Ebazpena argitaratu zen, eta bertan, argitara eman zen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013. urterako esleitutako kredituen guztizko zenbatekoa, hots, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluan Laneratzearen Zerbitzurako Prestakuntza Baliabideei buruzkoan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutakoa. Guztira, 9.407.500 euro eman ziren; diru-kopuru horretatik, 7.157.500 euro 2012ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 2.250.000 euro 2013ko konpromiso-kredituari, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokion 41. sekzioko 3231 - Prestakuntza programaren kargura.

Ebazpen horretan ezartzen denaren arabera, zenbateko hori handitu egin daiteke, baldin eta, indarreko legeria betez, aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek baldin badaude, gertaera hori argitara emango da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez.

Gaur egun, langabezia-tasa handiarekin jarraitzen dugunez, abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluko diru-laguntzek lagundu dezakete enplegu bila dabiltzan eta laneratzeko arazo bereziak dituzten pertsonen lanbide-gaikuntza hobetzen, baita horiek lan-merkatuan duten posizioa hobetzen ere (langabe horiei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren bulegoetan eta orientabide-zerbitzuen sarean ematen zaie arreta).

Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2013ko urriaren 8ko bilkuran erabaki zen ezen, handitu egin behar zirela abenduaren 26ko 327/2002 Dekretuaren II. Kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak, eta agindu zen erabaki horren berri emateko.

Horren ondorioz, hauxe

Bakarra. 2013ko urriaren 8ko bilkuran, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenengoa. Abenduaren 23ko 327/2003 Dekretuaren II. Kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak handitzea, 7.142.857 eurotan. Zenbateko horretatik, 5.000.000 euro dagozkio 2013ko ordainketa-kredituari, eta, 2.142.857 euro, berriz, 2014ko konpromiso-kredituari, betiere Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari dagokion 41. sekzioko 3231 - Prestakuntza programaren kargura.

Beraz, adierazitako laguntzak finantzatzera bideratuko den aurrekontu-kreditua 16.550.357 eurokoa izango da. Zenbateko horretatik, 12.157.500 euro dagozkio 2013ko ordainketa-kredituari, eta 4.392.857 euro 2014ko konpromiso-kredituari.

Zenbateko horiek Europako Gizarte Funtsaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira, 2007-2013ko EAEko EGF Programa Operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruanonartutako jardunei dagokien zatian.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ondorioak.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,

ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.