- EBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da aldatu egin dela Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2013. urtean esleitutako kredituaren aurrekontu-banaketa (agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu ziren). - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena. Honen bidez, argitara ematen da aldatu egin dela Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2013. urtean esleitutako kredituaren aurrekontu-banaketa (agindu horren bidez, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu ziren).
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua; Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 207
- Hurrenkera-zk.: 4693
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/17
- Argitaratze-data: 2013/10/30
Gaikako eremua
- Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Gizarte Gaiak; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia
Testu legala
2013ko maiatzaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpena argitaratu zen, zeinaren bidez argitara ematen baita laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantzako sailburuaren 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan Lanbideren Administrazio Kontseiluaren 2013ko apirilaren 22ko bileran onartuan aurreikusitako laguntzen 2013. urteko deialdia.
Deialdiaren xede diren laguntzak finantzatzera, guztira, 8.024.064,71 euro bideratu dira, honela banatuta: 1.630.681,86 euro 2013ko ordainketa-kredituari dagozkio; 2.667.119,93 euro 2014ko konpromiso-kredituari; 2.667.119,93 euro 2015eko konpromiso-kredituari; eta 1.059.142,99 euro 2016ko konpromiso-kredituari.
Deialdian aurreikusten da ezen, zenbateko hori eguneratu egin ahal izango dela, baldin eta, indarreko legeria betez, aurrekontu-aldaketak onartzen badira. Aldaketa horiek baldin badaude, gertaera hori argitara emango da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bitartez Aukera hori aurreikusita dago, halaber, 2009ko maiatzaren 4ko Aginduaren 23.1 artikuluan.
Aurkeztutako eskabideen azterketa teknikoa egin da, eta ikusi da ezen, eman behar diren diru laguntzetarako aurreikusitako kredituaren guztizko zenbatekoa nahikoa ez denez, aurrekontu ekitaldika egindako banaketa ez dela zuzena deialdi honen ondorioetarako. Izan ere, soberakina dago 2013ko ordainketa-kredituan eta 2014 eta 2015eko konpromiso-kredituetan; eta, aldiz, ez da nahikoa 2016ko ekitaldiko konpromiso-kreditua.
Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013ko urriaren 8an egindako bilkuran erabaki zuen aldatu egin behar zela 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko 2013. urtean esleitutako baliabide ekonomikoen aurrekontu banaketa, eta erabaki hori argitara emateko agindu zuen.
Horren ondorioz, hauxe
Argitara ematea ezen, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko urriaren 8ko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela:
Lehenengoa. Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko esleitutako 8.024.064,71 euroko kredituaren aurrekontu-banaketa aldatzea (kreditu hori Kontseiluaren 2013ko apirilaren 22ko Erabakiaren bidez esleitu zen). Honela egingo da aldaketa:
368.632,57 euro 2013ko ordainketa-kredituari dagozkio; 2.647.241,64 euro 2014ko konpromiso-kredituari; 2.647.241,64 euro 2015eko konpromiso-kredituari; eta 1.360.948,86 euro 2016ko konpromiso-kredituari.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA. Errekurtsoak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita; bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA. Ondorioak.
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.


