- EBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013.urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 17koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2013.urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen ebazpen-proposamen bat eman eta organo honi aurkeztuko dion Balorazio Batzordearen batzordekideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaeraren berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4763
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/17
- Argitaratze-data: 2013/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ikusirik 2013. urtean kategoria absolutuan egiten diren edo hasten diren nazioarteko kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko urriaren 2ko Agindua.
Kontuan izanda aipatu aginduaren 10. artikuluak, alde batetik, aurkezten diren eskabideak aztertzeko eta organo honi aurkeztuko dion ebazpen-proposamen arrazoitu bat emateko Balorazio Batzorde bat osatuko dela adierazten duela; eta, bestetik, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako bi teknikari izendatuko dituela batzordekide gisa, eta aipatutako Batzordearen osaera argitara eman behar dela esaten duela.
Horiek horrela, hau
EBAZTENI DUT:
Lehenengoa. Balorazio Batzordearen kideak izendatzea, eta batzorde horren osaeraren berri ematea. Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Batzordeburua: Jon Redondo Lertxundi (Gazteria eta Kiroletako zuzendaria).
Batzordekideak:
Elisabet Altube Bengoa (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako arduradun teknikoa).
Carolina Muro Arroyo (Gazteria eta Kirol Zuzendaritzako teknikaria), batzordeko idazkari modura jardungo duena.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 17a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


