Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 18koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, Erandioko «IEFPS Tartanga GBLHI» zentroak 2012ko urriaren 15etik 2012ko azaroaren 7ra arte emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko mailakoa) banatzeko baimena ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 18koa, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariarena, Erandioko «IEFPS Tartanga GBLHI» zentroak 2012ko urriaren 15etik 2012ko azaroaren 7ra arte emandako oinarrizko mailako ikastaroa gainditu duten ikasleei ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko mailakoa) banatzeko baimena ematen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 213
  • Hurrenkera-zk.: 4830
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/18
  • Argitaratze-data: 2013/11/08

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Hezkuntza
  • Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ikusi da Erandioko «IEFPS Tartanga GBLHI» zentroak bidali duen dokumentazioa, 2012ko urriaren 15etik 2012ko azaroaren 7ra arte emandako ikastaroaren garapenari eta ikasleek ateratako probetxuari buruzkoa. Ikastaroa: oinarrizko mailako ikastaroa, ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaileentzat.

Kontuan izanda «Tartanga GBLHI» zentroak baduela Osasun Publikoko Zuzendaritza honen baimena oinarrizko mailako ikastaroak emateko (2008ko maiatzaren 15eko Ebazpena) eta txartelen berriztatze-ikastaroak emateko (2008ko otsailaren 7ko Ebazpena), biak ere Euskal Autonomia Erkidegoko Establezimendu eta Zerbitzu Bioziden Erregistro Ofiziala sortzen duen abenduaren 21eko 257/2004 Dekretuko bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuz emandakoak. Horrekin guztiarekin, honako hau

Lehenengoa. Ingurumenerako eta elikagaien industriarako diren tratamendu bioziden aplikatzaile txartela (oinarrizko maila) ebazpen honen eranskineko zerrendan ageri diren pertsonei emateko agintzea.

Bigarrena. Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Osasuneko sailburuordeari, ebazpena argitaratu eta hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 18a.

Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria,

MARÍA DORRONSORO IRAETA.

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik