- EBAZPENA, 2013ko urriaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, autobabes-planetan gaitutako teknikarien prestakuntza-ikastarorako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 21ekoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, autobabes-planetan gaitutako teknikarien prestakuntza-ikastarorako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia; Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 210
- Hurrenkera-zk.: 4765
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/21
- Argitaratze-data: 2013/11/05
Gaikako eremua
- Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia; Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Industria; Herrizaingoa; Funtzio publikoa
Testu legala
Herrizaingoko sailburuaren 2012ko abuztuaren 3ko Aginduaren bitartez (irailaren 4ko EHAA, 172 zk.), autobabes-planak egiteko gaitutako teknikarien akreditazioa arautu zen. Agindu horretako 2. c) artikuluaren indarrean, akreditazio hori eskuratu ahal izango dute, besteak beste, unibertsitate-tituludunek, baldin eta autobabes-planak egiteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak emandako goi-mailako prestakuntza-ikastaro bat gainditzen badute edota Akademiak onartutako erakundeek emandako horrelako ikastaro bat gainditzen badute, betiere Eusko Jaurlaritzan Babes Zibilaren eta Larrialdien gaian eskumena duen zuzendaritzaren jarraibideekin bat etorriz.
Horregatik, Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuaren 14. artikuluan xedatutakoaren indarrez gaian eskumena duen Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzaren jarraibideak kontuan izanik, eta Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeari buruzko ekainaren 28ko 15/2012 Legearen 20. eta 23.2 artikuluetan eta Euskal Herriko Polizia Ikastegiko egitura ezartzen duen martxoaren 30eko 96/2010 Dekretuaren 8. artikuluan eta ezargarriak diren gainerako legeak aplikatuz, autobabes planetan gaitutako teknikarien prestakuntza-ikastarorako deialdia egiten da.
Deialdia honako oinarri hauek arautuko dute:
OINARRIAK
Lehenengoa. Deialdiaren xedea.
Autobabes-planetan gaitutako teknikarien prestakuntza-ikastaroa.
Deitutako ikastaroa hartuko duten izangaien kopurua 40koa izango da.
Bigarrena. Parte-hartzaileen betekizunak.
Prozeduran parte hartu nahi duten pertsonak onartuak izateko honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
Aldez aurretik eskaera egitea.
Unibertsitateko titulazioa izatea eta egiaztatzea.
Hirugarrena. Izena emateko prozesua.
Deitutako ikastaroan parte hartu nahi duten pertsonek Akademiako www.arkauteakademia.net web orrian dagoen izena emateko eskabidea bete beharko dute, ezarritako epearen barruan.
Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik hasita. Epe hori Akademiako www.arkauteakademia.net.web orriaren bitartez ere jakinaraziko da.
Izena emateko epea igaro ondoren, aipatutako Akademiako web orrian argitaratuko dira pertsona onartuak, izena eman duten lehen 40 pertsonak izango direlarik, izena emateko hurrenkera zorroztasun osoz jarraituz.
Aldi berean, ikastaroa egiteari uko egiteak egondako kasuetarako, izena emandako gainerako pertsonen zerrenda ere argitaratuko da irizpide berarekin ordenatua, eta horrela, deitutako ikastarorako pertsonen kopurua osatuko da.
Laugarrena. Izangaiak onartzea.
Onartuak izateko, hautagaiek eskabidean dauden atal guztiak bete beharko dituzte. Horrek adieraziko du hautagaiak eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela.
Bigarren oinarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten eta izena emandako lehenengo 40 pertsonak izango dira onartuak, izena emateko hurrenkera zorroztasunez jarraituz, aurreko oinarriko 3. atalean xedatutakoaren arabera.
Bosgarrena. Autobabes-planetan gaitutako teknikarien prestakuntza-ikastaroaren ezaugarriak.
Ikastaroaren helburua ikasleak ondorengoetan gaitzea izango da: zenbait jarduera, zentro edo establezimenduk izan ditzaketen arriskuak aztertzeko eta larrialdi egoerei aurregiteko ahalbidetzen duten autobabesarekin zerikusia duten aldeak ebaluatzeko eta, ondorioz, dagozkien autobabes-planak egiteko beharrezko ezagutzak eta trebetasunak lortzeko gaitasuna ematea.
Autobabes-planetan gaitutako teknikarien prestakuntza-ikastaroa dagokion Ikasketa Planaren arabera garatuko da eta bi atal izango ditu: bat presentziazkoa eta bestea ez presentziazkoa.
a. Presentziazko fasea Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian edo Akademiak horretarako izendatuko dituen baimendutako zentro edo instalazioetan garatuko da. Presentziazko fasean, eskola-ordu guztietatik % 80ko gutxieneko asistentzia bete beharko da.
Eskola-orduak ostiraletan eta larunbatetan izango dira, ostiraletan 16:00etatik a 19:30era; eta larunbatetan 09:00etatik 13:30era.
Erabiliko diren metodologia teknikak hauexek izango dira: azalpen teorikoak, irakaskuntza praktikoak eta/edo simulazio teknikak.
Fase hau gainditzeko, dagokion Ikasketa Planean ezarritako aurreikuspenekin bat etorriz, horretarako ezarritako idatzizko proban Gai emaitza lortu beharko dute ikasleek.
b. Presentziazkoa izango ez den fasea lehenengo presentziazko fasea gainditu duten ikasleek bakarrik egingo dute. Fase honetan ikasleek banakako lana, beraien lana, egin beharko dute. Lan hori, horretarako izendatutako Ikastaroaren Baloraziorako Batzordean aurretiaz onartutako proposamenen artean, autobabes gaiari buruzkoa izango da. Onartutako proposamenetan, besteak beste, egin beharreko lanaren ezaugarriak eta lana aurkezteko epemuga zehaztuko dira.
Ikastaroaren balorazioa «gai» edo «ez gai» izango da. «Gai» emaitza lortzeko ikasleak ikastaroa osatzen duten bi faseak presentziazkoa eta ez presentziazkoa gainditu beharko ditu.
Lehenengo fasean «gai» lortzen duen ikasleak bigarren fase ez presentziazkoa egin ahal izango du.
Ez presentziazko fase honetan ere «gai» emaitza lortzen badu, ikastaroan era «gai» emaitza lortuko du.
Bestalde, ez presentziazko fasean «ez gai» lortzen badu, ikastaroan ere «ez gai» izango da, eta kronologikoki egingo den hurrengo deialdian parte hartu ahal izango du. Ez du berriz ere presentziazko fasea egin beharko edo gainditu beharko, eta, deialdian deitutako Balorazio Batzordeak ezarritako betekizunen eta onartutako proposamenen arabera, lan berri bat egin beharko du. Erreserba hau hautagaiari «ez gai» aitortzen zaionetik bakarrik hurrengo deialdirako gordeko zaio, eta, hala denean, dagokion tasa ordaindu beharko du.
Seigarrena. Ikaslearen araubidea.
Prestakuntza-aldiak dirauen bitartean, ikasleak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Barne Araudiaren arauen eta diziplinazko arauen mende egongo dira.
Zazpigarrena. Ikastaroaren prezioa.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia Erakunde Autonomiadunak ematen dituen jardueren prezio publikoak ezartzen dituen Herrizaingoko sailburuaren 2011ko urriaren 2ko Aginduaren arabera, 2012ko martxoaren 21eko Aginduaren bitartez aldatutakoaren arabera, ikastaro honetarako matrikulak 635,83 euro balioko ditu. Onartutako pertsonei euren eskabideko galdetegian jarriko duten posta elektroniko bitartez jakinaraziko zaie eta kopuru hori sartuko dute ordainketa-gutuna erabiliz.
Zortzigarrena. Akreditazioa.
Ikastaroa gainditzen dutenei gainditu duteneko egiaztagiria emango zaie, eta, autobabeseko planak egiteko gaitutako teknikari gisa dagokion akreditazioa eskuratzeko, Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzari eskaera aurkeztu beharko diote, 2012ko abuztuaren 3ko Aginduaren 2. eta 3. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Bederatzigarrena. Azken xedapenak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraz, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiari, ebazpen hau argitaratzen den hurrengo egunetik hasita hilabete bateko epean; edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, Administrazio Auzigaietako Jurisdikzioko Lege Arautzailearen 14. artikuluarekin bat etorriz, argitaratzen den hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Deialdi honetatik sor daitezkeen egintza administratiboak inpugnatu ahal izango dituzte interesdunek administrazio prozedura erkidearen araudi erregulatzailean aurreikusitako kasuetan eta eran.
Arkauti, 2013ko urriaren 21a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


