- EBAZPENA, 2013ko urriaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita hemen zehaztutako finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok Carranza-La Cadena (2. zirkuitua) delako 13,2 kV-ko linea elektrikoaren (zirkuitu bakunekoaren) zortasuna zabaltzearen eraginpean daude -Carranza TEAren eta Venta La Perraren arteko tartean eta deribazioetan (Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. sozietatearen titulartasunekoak)-, Karrantza Haranako udalerrian. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 22koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita hemen zehaztutako finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok Carranza-La Cadena (2. zirkuitua) delako 13,2 kV-ko linea elektrikoaren (zirkuitu bakunekoaren) zortasuna zabaltzearen eraginpean daude -Carranza TEAren eta Venta La Perraren arteko tartean eta deribazioetan (Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. sozietatearen titulartasunekoak)-, Karrantza Haranako udalerrian.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 5068
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/22
- Argitaratze-data: 2013/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Herri Administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
ESP.: AT-H-2012-14
Ekonomia Garapena eta Lehiakortasuna Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2013ko apirilaren 9ko Ebazpenaren bidez, aipatu instalazio elektrikoa herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.
Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluan xedatutakoaren arabera, onura publikoko deklaratzeak berekin dakar: eraginpeko eskubideak eskuratzea edo ondasunak okupatu beharra, eta, ondorioz, okupazioa premiaz egin beharra, betiere Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan zehaztutako ondorioetako.
Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen (1954ko abenduaren 17ko BOE) 52. artikuluarekin bat, Lurralde Ordezkaritza honek erabaki du eragindako eskubideen jabe eta titularrei deitzea, Karrantza Haranako udaletxera, izan ere, udalerri horretan daude eragindako ondasunak. Bertan burutuko dira eraginpeko ondasunak okupatu aurretiko aktak eta, beharrezkoa bada, behin betiko okupazioarena.
Eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Honekin batera doan zerrendan aditzera emandako egun eta orduan jasoko dira aktak, eta hori zitazio zedularen bitartez emango zaio jakitera titular bakoitzari, non lekua, eguna eta ordua adierazi beharko baitira. Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenak ere egingo dira.
Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Araudiko 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, bai interesdunek, bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek nahi adina alegazio aurkez dezakete, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrendetan egindako akatsak zuzentzeko. Alegazioak idazki baten bitartez aurkeztu beharko dira Bilboko lurralde bulegoan (Concha kalea 23-5), aldez aurretiko aktak jasotzeko izendatutako egunera arte.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.
Bilbao, 2013ko urriaren 22a.
Bizkaiko lurralde-ordezkaria,
ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.
(Ikus .PDF)


