- EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena. Honen bidez, aditzera ematen da gehitu egiten dela 2013ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programarako, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritako esparrua kontuan hartuta. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena. Honen bidez, aditzera ematen da gehitu egiten dela 2013ko ekitaldiko aurrekontu-kreditua turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programarako, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak ezarritako esparrua kontuan hartuta.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 4878
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/23
- Argitaratze-data: 2013/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía; Ekonomi Jarduerak
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa
Testu legala
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak turismo-enpresak modernizatzeko diru-laguntzen programa arautzen du.
Agindu horren 2. artikuluan xedatutakoa bete dadin, deialdi honetarako aurreikusitako kreditua agortu zela eman zen jakitera 2013ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez.
Dena den, indarrean dagoen legeriarekin bat eginez, eskatutako diru-laguntzen kopuru osoa kontuan hartuta, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko beste diru-laguntza programa batzuk gauzatu eta agortu gabeko aurrekonturik badago, egokia da turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programarako diru-esleipena eguneratzea.
Adierazitakoagatik, hauxe
Lehenengoa. Ondoriorik gabe uztea 2013ko uztailaren 11ko Ebazpena, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena. Horren bidez, argitara eman zen turismo-enpresak modernizatzeko diru-laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako esleitutako aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu zen. Diru-laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2011ko uztailaren 27ko Aginduak aurreikusi zituen, eta diru-laguntza programa hori ere arautzen du.
Bigarrena. Aditzera ematea turismo-enpresak modernizatzeko diru-laguntzak emateko aurrekontu-kreditua igo egin dela. Horrenbestez, adierazten zaie interesdunei 2013ko ekainaren 26ko Ebazpenaren bidez programa honetarako jarri ziren hasierako 300.000 euroren ordez 454.660 euro izango direla 2013ko ekitaldian, programa honetarako.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.
Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,
ITZIAR EPALZA URQUIAGA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Deuseztatzen du: EBAZPENA, 2013ko uztailaren 11koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzeko laguntza-programa arautu zuen aginduan 2013ko ekitaldirako jasotako laguntzak emateko aurrekontu-kreditua zein egunetan agortu den argitaratze
- Ikus: EBAZPENA, 2013ko ekainaren 26koa, Merkataritza eta Turismoko sailburuordearena, turismo-enpresak modernizatzen laguntzeko laguntzak emateko 2013ko ekitaldirako deialdia jakitera ematen duena.


