Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako 2013ko ekitaldirako diru-laguntzei dagokien aurrekontu-kreditua handitzen dela jakinarazten da. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko urriaren 23koa, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearena; honen bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako 2013ko ekitaldirako diru-laguntzei dagokien aurrekontu-kreditua handitzen dela jakinarazten da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 215
  • Hurrenkera-zk.: 4879
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/10/23
  • Argitaratze-data: 2013/11/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Industria; Gobernua eta herri administrazioa; Ekonomia; Merkataritza eta turismoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan ezarritako 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia iragartzen duen Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean, 900.000 euro bideratu dira helburu horretarako.

Merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen aginduan ezarritako esparruan, 2013ko ekitaldirako laguntzen deialdia iragartzen duen Merkataritza eta Kontsumoko sailburuordearen 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean xedatutakoaren arabera, deialdi honen ebazpenean aurreikusitako kreditua eguneratu edo aldatuz gero, jakinarazi egingo da.

Azaldutakoagatik, eta aurrekontu-programaren beraren geldikinen kargura, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programan aurkezten diren ahalik eta eskabide gehienei erantzuteko ekitaldi honetan, honako hau

Lehenengoa. Jakinaraztea 2.011.750 euro handitu dela ekitaldi honetarako 2013ko maiatzaren 8ko Ebazpenean ezarritako aurrekontu-kreditua; ebazpen horren bidez, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntza-programa arautzen duen Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2010eko maiatzaren 12ko Aginduan ezarritako laguntzak emateko deialdia iragartzen da.

Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 23a.

Merkataritza eta Turismoko sailburuordea,

ITZIAR EPALZA URQUIAGA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.