- EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, xedatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea 524/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion ELN-014-2013-X administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere, Sala horretan ager daitezen. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendariarena. Ebazpen horren bidez, xedatzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea 524/2013 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi errekurtsoari dagokion ELN-014-2013-X administrazio-espedientea, baita balizko interesdunak epatzea ere, Sala horretan ager daitezen.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Segurtasun Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 4885
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/28
- Argitaratze-data: 2013/11/12
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa; Justizia; Funtzio publikoa
Testu legala
Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak 524/2013 prozedura arrunteko auzi-errekurtsoari dagokion ELN-014-2013-X administrazio-espedientea bidal dakiola eskatu du. Errekurtso hori honako xedapen honen aurka jarri du Er.N.E.k: Segurtasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 26ko Agindua, Ertzaintzaren lanpostuen zerrenda aldatzen duena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. artikuluan xedatutakoaren arabera, honako hau
Eskatutako administrazio-espedientea Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salara bidaltzea.
Prozedura honetan interesa dutenak epatzea, egoki baderitzote, Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen 524/2013 prozedura arruntean eta beren interesen alde egin dezaten. Horretarako, bederatzi egun izango dituzte, ebazpen hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Jakinaraz bekie interesdunei.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


