- EBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2014. urtean irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 28koa, Hezkuntzako sailburuordearena, 2014. urtean irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketetarako deia egiten duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 217
- Hurrenkera-zk.: 4945
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/28
- Argitaratze-data: 2013/11/14
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Nekazaritza eta arrantza; Funtzio publikoa
Testu legala
47/1993 Dekretuak (1993-04-02ko EHAA) irakasleen HE1 eta HE2 hizkuntza-eskakizunak ezarri zituen. Gero, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 1994ko urtarrilaren 10eko Aginduak (1994-01-26ko EHAA) Irale programaren ebaluazioa eta hizkuntza-eskakizunen azterketetako edukia eta forma arautu zituen. 1995eko apirilaren 10eko Aginduak (1995-05-11ko EHAA) eta 1998ko urriaren 22koak (1998-11-05eko EHAA) azterketaldi mota desberdinen kalifikazio-sistemak ezarri zituzten. Era berean, apirilaren 5eko 66/2005 Dekretuak (2005-04-14ko EHAA) HLEA hizkuntza-eskakizuna sortu eta arautu zuen Hezkuntza Bereziko lan-legepeko heziketa-langileentzat.
Honako Ebazpen honen xede nagusia irakasleen hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen 2014. urterako deia egitea da.
Horregatik guztiagatik, honako hau
Deialdi itxiko ikasketarien matrikulazioa epe horretan bertan egin beharko da, edota urtarrilean liberatu eta hamabost eguneko epean.
13 artikulua. Aurreko artikuluan ezarritako matrikulazio-epeaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoan irakasle edo heziketa-langileen hautespen-probetara 2014an aurkezten diren izangaiek proba horietarako izen-emate nagusiarekin batera egingo dute hizkuntza-eskakizunen probetarako izen-ematea, beren deialdiaren baldintzen barnean.
Azterketari bat baztertzeko erabakia lurraldeko azterketa-batzordearen lehendakariari dagokio edozein azterketatan, bertan dauden batzordekideen proposamenez, interesatuari entzun ondoren.
Aipatutako materialak isilpean daudela garantizatu beharko da, eta ezin izango da horien kopiarik egin, azterketa-batzordeen balioespen-lanerako eta gainerako zereginetarako ez bada.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ahalmena ematen zaio Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritzari ebazpen honetan ezarritakoa garatzeko neurriak har ditzan.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita jarriko da indarrean.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen honen aurka gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, argitara eman eta hurrengo egunetik hasi eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 28a.
Hezkuntzako sailburuordea,
MIREN ARANTZA AURREKOETXEA BILBAO.


