- EBAZPENA, 2013ko urriaren 30ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien uholde-arriskuaren mapetako sakonerari buruzko informazioa jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko urriaren 30ekoa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien uholde-arriskuaren mapetako sakonerari buruzko informazioa jendaurrean jartzeko aldia hasten dela iragartzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Uraren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 212
- Hurrenkera-zk.: 4812
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/10/30
- Argitaratze-data: 2013/11/07
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Garraio eta herri lanak
- Azpigaia: Ingurumena; Hirigintza eta etxebizita; Informazio etak komunikazioak
Testu legala
Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluari eta urriaren 23ko 2007/60/EE Zuzentaraua estatuko legerian txertatzen duen uztailaren 9ko Uholde-kalteraginen ebaluazio eta kudeaketaren 903/2010 Errege Dekretuaren 8. artikuluari jarraituz, biak barne, Uraren Euskal Agentziak honako agirien gaineko kontsulta publikoa egiteko aldia irekitzen dela iragartzen du: Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren EAEko Barneko Arroei dagozkien Uholde-arriskuaren mapetako sakonerari buruzko informazioa.
Horretarako, dokumentazioa iragarki hau argitaratu eta biharamunean kontsultatu ahal izango da, hilabete batez, Uraren Euskal Agentziaren web orrian: www.uragentzia.euskadi.net
Epea amaitu eta gero, dokumentu honetan zein urriaren 23an bukatu den Uholde-arrisku eta Kalteraginen Mapen kontsulta publikoan aurkeztutako alegazioak batera aztertuko dira.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko urriaren 30a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.


