- 1690/2013 EBAZPENA, urriaren 31koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Luis Antonio Castaño González jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako Zuzendariorde izendatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1690/2013 EBAZPENA, urriaren 31koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Luis Antonio Castaño González jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako Zuzendariorde izendatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 243
- Hurrenkera-zk.: 5548
- Xedapen-zk.: 1690
- Xedapen-data: 2013/10/31
- Argitaratze-data: 2013/12/23
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako Zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia 2013ko irailaren 25eko EHAAn argitaratu zen (183. zk.), zuzendari gerente honen uztailaren 24ko 1151/2013 Ebazpenaren bitartez.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiak aurkeztutako agiriak aztertu dira, baita bere baldintza profesionalak curriculum vitaean jasotako merezimenduen arabera baloratu ere.
Aurkeztutako agiriak ikusita, Luis Antonio Castaño González jauna deialdiko lanposturako egokia dela eta bertan jarduteko behar bezalako trebakuntza duela ikusi da.
Hori dela eta, Zuzendaritza Gerentzia honek hau
Lehenengoa. Luis Antonio Castaño González jauna Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariorde izendatzea.
Bigarrena. Izendapen honek 2013ko azaroaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.
Hirugarrena. Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Gurutzeta-Barakaldo, 2013ko urriaren 31.
Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentea,
SANTIAGO RABANAL RETOLAZA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (2)
- Ikus: 1151/2013 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko zuzendari gerentearena, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Ikerkuntzako zuzendariordearen lanpostua betetzeko deialdi publikoa egiten duena.
- Ikus: 2370/2021 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Luis Antonio Castaño Gonzalez jauna Ikerkuntzako zuzendariorde medikoa kargutik kendu egiten den, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuan.


