Euskadi.eus
  • EBAZPENA, 2013ko azaroaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, ondoren zehaztutako proiektuak eragindako zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena: Usurbil-Lasarte Casco 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea Usurbil eta Donostia udalerrietan. Linea hau Usurbil-Lasarte-Oria 13,2 kV-ko linearekin batera doa 17. euskarriraino. Erreferentzia: 24073/AT-H-2012-49. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

EBAZPENA, 2013ko azaroaren 4koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, ondoren zehaztutako proiektuak eragindako zenbait finka okupatu aurretiko aktak jasotzeko deialdia egiteko dena: Usurbil-Lasarte Casco 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea Usurbil eta Donostia udalerrietan. Linea hau Usurbil-Lasarte-Oria 13,2 kV-ko linearekin batera doa 17. euskarriraino. Erreferentzia: 24073/AT-H-2012-49.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 226
  • Hurrenkera-zk.: 5151
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2013/11/04
  • Argitaratze-data: 2013/11/27

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ekonomi Jarduerak; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Industria; Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energia eta Meategien zuzendariaren 2013ko otsailaren 12ko Ebazpenez, herri-onurakotzat deklaratu zen, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k eskatuta, Usurbil-Lasarte Casco, 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoak eragindako zortasun-zerrenda zabaltzea Usurbil eta Donostiako udalerrietan, linea hau UsurbilLasarte-Oria 13,2 kV-ko linearekin batera doa 17. euskarriraino.

Deklarazio honek, Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan (1997-11-28ko EAO) xedatutakoaren indarrez, honako hauek dakartza: ondasunak okupatu eta eraginpeko eskubideak hartu behar izatea eta okupazioa, gainera, presaz egin behar izatea. Deklarazioak, halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak presaz okupatzeko deklarazioari dagokionez ezartzen dituen ondorioak ekartzen ditu, 53. artikuluan zehaztutako erregistro ondorioekin.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei dei egitea erabaki du Gipuzkoako Lurralde ordezkariak, eta batzar lekutzat Donostiako Udaletxea jartzea erabaki du, hain justu ere aipatu ondasunak okupatu aurretiko aktak jasotzeko, eta bidezko bada behin betiko okupatzeko. Beharrezkoa izanez gero, linea jarriko den lekura bertara joan daiteke.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Okupazioa egin aurreko aktak 2014ko urtarrilaren 14an egingo dira; dena dela, titularretako bakoitzari jakinaraziko zaio, horretarako zitazio-zedula bidalita, aktak zein lekutan, zein egunetan eta zein ordutan egingo diren. Horrez gain, egin beharreko gainerako argitalpenak ere egingo dira, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluari jarraituz.

Desjabetzeko espedientean, Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k onuradun izaera hartuko du.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzan (Easo kalea 10, Donostia 20006), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Donostia, 2013ko azaroaren 4a.

Lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.

(Ikus .PDF)

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.