Euskadi.eus
  • 1478/2013 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez aldatu egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpena, Balorazio Batzordearen osaerari dagokionez. 922/2013 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus

Arautegia

Inprimatu

1478/2013 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinen bidez aldatu egiten baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpena, Balorazio Batzordearen osaerari dagokionez. 922/2013 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Ebazpena
  • Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 227
  • Hurrenkera-zk.: 5183
  • Xedapen-zk.: 1478
  • Xedapen-data: 2013/11/05
  • Argitaratze-data: 2013/11/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Gizarte gaiak eta emplegua; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Lana eta enplegua; Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpenaren bidez, diru-laguntzetarako deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko langileek etengabeko prestakuntza-ikasketak eta birziklapen profesionala egiteko.

Deialdi horretan aurkeztutako eskabideak ebaluatzeko, I. eranskineko 8. oinarrian Baloratzeko Batzordea izendatzen da.

Gertatutako inguruabarrengatik, ordezkatu egin behar da Baloratzeko Batzorde horretako presidente titularra.

Azaldutakoagatik eta indarrean dagoen legediak emandako ahalmenez baliaturik, honako hau,

Lehenengoa. Osakidetzako zuzendari nagusiaren ekainaren 17ko 922/2013 Ebazpena aldatzea, Baloratzeko Batzordearen osaerari dagokionez:

Baloratzeko Batzordeko presidente titular gisa, Maite Paino Ortuzar andrearen ordez Giza Baliabideak Kudeatu, Antolatu eta Garatzeko zuzendariorde Iñigo Azumendi Ruiz de Arechavaleta jartzea.

Bigarrena. Ebazpen hau EHAAn argitara dadin agintzea.

Ebazpen honek, behin betikoa izanda ere, ez du administrazio-bidea amaitzen; beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 5a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.