- 1492/2013 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, osasun-diplomatuen lanbide-taldeko lekualdatze lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu, eta behin betiko destinoak izendatzen dituena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik. Erizain kategoriakoak aparte utzi dira. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
Inprimatu1492/2013 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, osasun-diplomatuen lanbide-taldeko lekualdatze lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu, eta behin betiko destinoak izendatzen dituena, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik. Erizain kategoriakoak aparte utzi dira.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 222
- Hurrenkera-zk.: 5063
- Xedapen-zk.: 1492
- Xedapen-data: 2013/11/07
- Argitaratze-data: 2013/11/21
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Funtzio publikoa
Testu legala
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 794/2012 Ebazpenaren bitartez, osasun-diplomatuen lanbide-taldeko lekualdatze-lehiaketara deitu zen (2012ko irailaren 5eko EHAA, 173. zk.).
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 6ko 166/2013 Ebazpenaren bidez, osasun-diplomatuen lanbide-taldeko lekualdaketa lehiaketan onartutakoen zerrenda argitaratu eta behin-behineko destinoak izendatu ziren, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren irailaren 11ko 347/2013 Ebazpenaren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren maiatzaren 6ko 166/2013 Ebazpenaren eranskinak argitaratu ziren.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 15eko 794/2012 Ebazpenaren 5.2 oinarrian xedatutakoari jarraiturik, osasun-diplomatuen lanbide taldeko destino-esleipenaren behin betiko zerrenda Epaimahaiak onartu eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusi honetara bideratu ostean, indarreko legeriak pertsonal-arloan ematen dizkidan eskumenak baliatuz, honako hau
Lehenengoa. Osasun-diplomatuen lanbide-taldeko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketan onartutako langileen zerrenda onartzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran. Zerrenda ebazpen honen I. eranskinean dago jasota. Erizain kategoriakoak aparte utzi dira. Halaber, I. eranskinak osasun-diplomatuen lanbide-taldeko destinoak betetzeko lekualdatze-lehiaketatik baztertutako pertsonala zerrendatzen du, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariaren martxoaren 22ko 126/2013 Ebazpenaren ostean. Erizain kategoriakoak aparte utzi dira.
Bigarrena. Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren ekainaren 20ko 794/2012 Ebazpenaren I. eranskinean eskainitako osasun-diplomatuen lanbide-taldeko destinoak esleitu zaizkien langileen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzea, lortutako guztizko puntuazioaren hurrenkeran, Ebazpen honi erantsitako II. eranskinaren bidez. Erizain kategoriakoak aparte utzi dira.
Hirugarrena. Destinoa lortzen duten lehiatzaileek betetzen ari diren destinoa utzi beharko dute, destinoen behin-betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo hiru egun balioduneko epearen barruan.
Langileek aurreko destinoa utzi eta hiru eguneko epean jabetu beharko dira lanpostuaz, baldin eta plazak herri berean badaude; hamabost eguneko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko beste herri batean badaude; eta hilabeteko epean, aurreko destinoa utzi duten egunetik hasita, langileek osasun-zerbitzua aldatu behar badute. Langileak, emandako destinoaren bidez zerbitzu aktibora itzultzen bada, hilabeteko epea izango du lanpostuaz jabetzeko, destinoen behin betiko esleipenaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Lanpostuaz jabetzerakoan, esleipenduna Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko destino bat zerbitzu-eginkizunetan edo behin-behineko atxikipenean betetzen ari bada, aurreko paragrafoan aurreikusten den epea izango du lanpostuaz jabetzeko. Hala ere, hori zenbatzeko, okupatzen duen destinoa ere kontuan hartu beharko da, azken horren esleipenduna ez bada behintzat. Horrela izanez gero, behin-behineko atxikipenaren kasuetan, destinoen esleipenaren behin betiko ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean jabetuko da lanpostuaz, eta zerbitzu-eginkizunen kasuetan, kargua utzi eta hurrengo egunean.
Laugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Bosgarrena. Deialdiko 5.2 oinarrian ezarritakoaren babesean, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 7a.
Osakidetzako zuzendari nagusia,
JON JOSEBA ETXEBERRIA CRUZ.
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)


