- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 13a, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, garapenerako 2013ko kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako deialdira bideratutako diru-hornidura handitzeko dena; 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez iragarri zen deialdia. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko azaroaren 13a, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, garapenerako 2013ko kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako deialdira bideratutako diru-hornidura handitzeko dena; 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez iragarri zen deialdia.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 226
- Hurrenkera-zk.: 5157
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/13
- Argitaratze-data: 2013/11/27
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Instituzional
Testu legala
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez iragarri zen garapenerako 2013ko lankidetza-proiektuentzako laguntzetarako deialdia (irailaren 2ko EHAA), eta deialdi horretara bideratutako baliabide ekonomikoak zehaztu ziren.
Ebazpen horretako 2. artikuluan ezartzen duenez, adierazitako zenbatekoa aldatu ahal izango da eskatutako laguntzen zenbateko osoa aintzat hartuta; aldaketok agortu gabe gelditzen diren aurrekontu-baliabideen araberakoak izango dira, eta diru-laguntza horiek ebatzi aurretik egingo dira, betiere.
2013ko Aurrekontu Proiektuaren VII. kapitulurako hasieran aurreikusitako zenbatekoak doitzeak eta kapitulu horren beste partida batzuetan gutxiago gastatu izanak ahalbidetzen dute 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpen horretan aurreikusitako diru-horniduraren zenbateko osoari, hau da, 10.000.000 de eurori, 2.500.000 euro gehitzea. Horrenbestez, 2013ko proiektuentzako laguntzetarako deialdiaren zenbateko osoa 12.500.000 eurokoa da.
Honela, ebazpen horretan ezartzen duenaren arabera, Garapenerako Lankidetzaren Funtsaren kargurako proiektuentzako laguntzak arautu zituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren laguntza modalitate bakoitzerako ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte zenbateko berriek, modalitate horietako bakoitzean horretarako nahikoa eskabide aurkeztu bada, betiere. Dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen.
Honela:
Garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara hasieran bideratutako 8.200.000 euroko zenbatekoari, 2.050.000 euro gehitzen zaizkio, eta, ondorioz, azken zenbatekoa 10.250.000 eurokoa da.
Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara hasieran bideratutako 500.000 euroko zenbatekoari, 125.000 euro gehitzen zaizkio, eta, ondorioz, azken zenbatekoa 625.000 eurokoa da.
Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara hasieran bideratutako 1.300.000 euroko zenbatekoari, 325.000 euro gehitzen zaizkio, eta, ondorioz, azken zenbatekoa 1.625.000 eurokoa da.
Bestalde, 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpen horretan ezartzen duenez, egoera berri hau EHAAn jakinarazi egin beharko, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren ebazpen baten bidez.
Azkenik, adierazi behar da garapenerako 2013ko kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako deialdira bideratutako diru-hornidura handitzeak Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako Kontseilu Errektorearen oniritzia jaso zuela 2013ko urriaren 10en egindako bilkuran.
Horiek horrela, honako hau
Lehenengoa. 2.500.000 euro handitzea garapenerako 2013ko kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako deialdia iragartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bigarren artikuluan aurreikusitako diru-horniduraren zenbateko osoa.
Horrenbestez, 12.500.000 eurokoa izango da garapenerako 2013ko kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako deialdira bideratutako diru-hornidura, hasierako 10.000.000 euroko aurrekontu-hornidurari 2.500.000 euro gehitu eta gero.
Bigarrena. Laguntza-modalitate bakoitzerako jotako diru-hornidura handitzea, dena den, zenbateko berriek Garapenerako Lankidetzaren Funtsaren kargurako proiektuentzako laguntzak arautzeko otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren laguntza-modalitate bakoitzerako ezarritako mugak errespetatu beharko dituzte. Dekretu hori uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen.
Hau izango da garapenerako 2013ko kooperazio-proiektuentzako laguntzetarako deialdia iragartzeko Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariaren 2013ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bigarren artikuluan laguntza-modalitate bakoitzerako jotako diru-hornidura:
Garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara 10.250.000 euro bideratutako dira.
Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara 625.000 euro bideratuko dira.
Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara 1.625.000 euro bideratuko dira.
Administrazio-bideari amaiera ematen ez dion ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa jarri eta hiru hilabete igaro ondoren ebazpenik eman ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da, eta administrazioarekiko auzietako bidea zabalik geratuko da.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 13a..
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,
PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


