- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilboko XXXV. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) eta Donostiako XXXVI. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia»n, pertsona batek uko egin duela argitara ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko azaroaren 21ekoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilboko XXXV. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) eta Donostiako XXXVI. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia»n, pertsona batek uko egin duela argitara ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: HAEE
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 241
- Hurrenkera-zk.: 5512
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/21
- Argitaratze-data: 2013/12/19
Gaikako eremua
- Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua; Hezkuntza
- Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko irailaren 6ko Ebazpenaren bidez, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) Bilboko XXXV. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) eta Donostiako XXXVI. Hirigintza Ikastaroan (2012-2013) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitu zen (2013ko irailaren 23ko EHAA, 181. zk.).
Jurdana Uriarte Lejarraga andreari XXXV. Hirigintza Ikastaroko ikasleari, Bilboko Udalean praktikaldia egitea esleitu zitzaion.
Jurdana Uriarte Lejarraga andreak, lan arrazoiengatik, praktikaldiari uko egin dio 2013ko azaroaren 19an aurkeztutako idatziaren bidez.
Hortaz, bada, hauxe
Lehenengoa. Onartzea Bilboko Udalean egin beharreko praktikaldiari Jurdana Uriarte Lejarraga andreak aurkeztutako ukoa.
Bigarrena. Bilboko Udalari uko horren berri ematea.
Hirugarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 21a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


