- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Eustateko zuzendari nagusiarena, Monika Iribarren Rios andrea Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik (kodea: 520010; dotazioa: 113.a) kentzea xedatzen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Eustateko zuzendari nagusiarena, Monika Iribarren Rios andrea Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik (kodea: 520010; dotazioa: 113.a) kentzea xedatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Euskal Estatistika -Erakundea
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 233
- Hurrenkera-zk.: 5337
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/25
- Argitaratze-data: 2013/12/09
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Funtzio publikoa
Testu legala
Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoa betez eta lege horrek ematen dizkidan ahalez baliaturik, honako hau
Lehenengoa. Monika Iribarren Rios andrea Eustateko Zuzendaritza Nagusiko goi-kargudun baten idazkari postutik (kodea: 520010; dotazioa: 113.a; lanpostu-mailako osagarriaren maila: 18.a; berariazko osagarria: VI-A) kentzea, eta egindako lanarengatik eskerrak ematea.
Bigarrena. Kargu-uzte horrek 2013ko abenduaren 2an izango ditu ondorio ekonomikoak eta administrazio-ondorioak.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hil biko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.
EUSTATeko zuzendaria,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


