- EBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena. - Legegunea: Euskal Herriko araudia - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus
Arautegia
InprimatuEBAZPENA, 2013ko azaroaren 25ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, kultura-sorkuntza bultzatzeko emandako laguntzen berri ematen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Ebazpena
- Organo arau-emailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 237
- Hurrenkera-zk.: 5416
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2013/11/25
- Argitaratze-data: 2013/12/13
Gaikako eremua
- Gaia: Kultura eta Kirola; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
2013ko uztailaren 10ean, Hezkuntza, Hizkuntza Politika Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Agindua argitaratu zen EHAAn. Agindu haren bidez, 2013. urtean kultura-sorkuntza bultzatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen da.
Aginduaren 9.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei jakinarazpen indibidualizatua egingo bazaie ere.
Horiek horrela izanda, honako hau
Lehenengoa. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko ekainaren 5eko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2013ko azaroaren 25a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.
(Ikus .PDF)


